Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka 2020 |EITB Durangoko Azoka
Durangoko Azoka
59. edizioa
N. V. | EITB Media
Abenduaren 8ra arte, Durangoko Azokaren 59. edizioak letraz, irudiz, doinuz, keinuz, besarkadaz, irriz eta elkarrizketaz beteko ditu Landako eta Kulturaren Plazaren gainerako espazio guztiak.
Bideoak (1)
Hasi da estanden eztanda. Sortzaileek eta bitartekariek prest dauzkate salmahaiak Landakoko korridoreetan; ia mila nobedade, ehunka sortzaile bertatik bertara, milaka disko, liburu, film, aldizkari eta berrehun jarduera baino gehiago aurkituko dituzte gaur eta igandera bitartean bertaratzen direnek aurten, topagunearen 59. edizioan, Bizkaiko herrian zabaldu den kulturaren plazan.
Aurten, hartzaileen zeregina azpimarratu nahi dute antolatzaileek, edizio honetako kartelean agerikoa denez. "Hartzea ematea DA" irakur daiteke Balu eta Udatxo artistek diseinatutako irudian. "Aurten, dei berezia egin gura diegu zaleei, kultur sistema osasuntsu baterako ezinbestekoak direlako", azaldu du Beñat Gaztelurrutia Durangoko Azokaren koordinatzaileak.
Landakon, dena dago prest dagoeneko: 274 erakusmahai paratu dituzte 153 saltzailek, eta 200 ekitaldi hartuko dituzte Talaiak, Ahotsenea Musikak (34 emanaldi), Ahotsenea Literaturak (50 liburu aurkezpen), Irudienea ikus-entzunezkoen plazak (40 proiekzio), Kabi@ eremu digitalaren espazioak eta Saguganbara haurren txokoak (25 ekitaldi). Zer nahi, hura aurkituko du jendeak Durangon.
Beti bezala, 10:30ean irekiko ditu ateak Durangon, egunero, ostegunetik igandera. Ateak 20:00etan itxiko dira egunero, abenduaren 8an, azken egunean, izan ezik. Egun horretan, 18:00etan itxiko dute Landako.
Antolatzaileek garraio publikoa erabiltzea gomendatu diete bisitariei, eta autoz joango direnei jakinarazi diete abenduaren 6tik 8ra autobus zerbitzua egongo dela Iurretako autobide irteerako parkinetatik Landakora.
Lehen egunean, abenduak 5, Ikasle Goiza ospatuko da, urtero bezala, eta eskola umeei zuzendutako hainbat ikastaro eta ikuskizun izango dira, baina Gerediaga Elkarteak, talde antolatzaileak, gogora ekarri du denetariko bisitarientzat egongo dela zabalik Azoka.
Hartzeko, emateko eta harremanetarako garaia da. Azoka on!
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa