Bertsolaritza
Arrasate
EITB Media
Sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Agin Laburu Rezola, Andoni Rekondo Izagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi", Maider Arregi Markuleta eta Oihana Iguaran Barandiaran.
Arrasaten kantuan arituko diren sei bertsolariak. Irudia: Bertsozale Elkartea
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa jokatuko da igandean, 17:00etatik aurrera, Arrasateko Uarkape pilotalekuan. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainerakoek lortutako puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.
Sei bertsolari hauek arituko dira kantuan: Agin Laburu Rezola, Andoni Rekondo Izagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi", Maider Arregi Markuleta eta Oihana Iguaran Barandiaran..
Gai-jartzailea Imanol Artola Arretxe izango da, eta epaile, berriz, hauek arituko dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran. Idazkari lanetan, Aratz Irazustabarrena Garmendia ibiliko da.
Zarauzko saioa ere, finalaurreko guztien gisan, zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB4k. Ilaski Serranok aurkeztuko du saioa, Jon Martin aditua alboan duela.
Beñat Gaztelumendi izan zen nagusi Oiartzunen jokatutako lehen finalaurrekoan, 2019ko txapeldunak txapela berriz janzteko parada izango du, hortaz, abenduaren 14an, Donostian jokatuko den finalean lehiatzeko eskubidea bermatu baitzion garaipenak. Alaia Martinek eskuratu zuen bigarren finalaurrekoan, Zarautzen, finalerako txartela, eta Arrasateko irabazlearekin batera arituko da. Gainerako finalistak puntuazio altuena lortzen duten bertsolarien artean banatuko dira.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa