Euskal pilota | Azken albisteak eta emaitzak | EITB Pilota

Pilota

13:18

Pilota

UZTAILAK 5ETIK 14RA

2024ko Binakako San Fermin Torneoa aurkeztu dute

EITB MEDIA

Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.

0:53
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2024. urteko San Fermin Torneoa aurkeztu dute bertan parte hartuko duten 8 bikoteekin (Baikoko lau eta ASPEko lau) San Ferminen kaperan. Udako txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten. 

Finalerdietako ligaxkako partidak uztailaren 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12an jokatuko dira, uztailaren 14ko finalaren aurretik. 

A multzoan Altuna-Martija, Jaka-Albisu eta P. Etxeberria-Zabaleta arituko dira. Azken hauek egungo Binakako Txapelketako irabazleak dira, hain zuzen ere, Altuna eta Martijaren aurka jokatu zuten finala.

B multzoan ordea, Urrutikoetxea-Aranguren, Laso-Imaz, Ezkurdia-Tolosa eta Elordi-Rezusta bikoteek bi posturengatik lehiatuko dira. Izan ere, uztailaren 5 eta 6an jokatuko diren aurrekanporaketen irabazleetatik aterako dira behin betiko bikoteak. Peña-Mariezkurrena bikoteak aldiz, ziurtatuta du bere plaza. Unai Laso nafarrak lehenengoz jokatuko du txapelketa hau.

Uztailaren 7ko goizean 4 1/2ko San Fermin finala jokatuko da Navarra Arenan, Peña eta Altunaren artean. Uztailaren 13an, berriz, 17:15ean, Urzante Desafioa jokatuko da, buruz buru, bikoteka eta 4 1/2ko modalitateetan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena