Errioxarra 11 eta 22 gailendu zaio Joseba Ezkurdiari Labriten jokatutako partidan. Ezkurdiak neurketa kaskarra jokatu du eta Zabala askoz gehiago izan da.
Labrit frontoian larunbateko partidari begira material hautaketa egin dute Ezkurdiak eta Zabalak. Biak ala biak lehen neurketa galtzetik datoz eta gustura agertu dira pilotekin.
Nafarrarekin batera, Altuna III.a, Elordi, Ezkurdia, Artola, Peña II.a, Zabala eta Dario lehiatuko dira, ostiralean Gasteizen hasiko den final-laurdenetako ligaxkan.
Binakako Txapelketako finala martxoaren 31n, igandean, jokatuko da, Nafarroa Arenan. Final handia zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 17:00etatik aurrera.
Lau pilotariek partida gogorra baina distirarik gabekoa jokatu dute Tafallako pilotalekuan. Baikoko bikoteak astelehenean Elordi-Rezusta bikoteak egiten duenaren zain egon beharko du; Aspekoak, aldiz, agur esan dio txapelketari.
Ezkurdia-Tolosa eta Laso-Aranguren aurrez aurre arituko dira igandean Tafallako pilotalekuan. Bi jardunaldi baino ez dira geratzen eta Aspekoek play-offetara sailkatzeko aukerak dituzte oraindik.
Peñak eta Albisuk pilota asko galdu dituzte, eta partida hau galdu ostean, oraindik ez dute play-offerako txartela bermatuta. Ezkurdiak eta Tolosak, aldiz, bizirik jarraitzen dute, play-offera sailkatzeko aukerekin.
Altuna III-Martija bikoteak irabazi egin du Ezkurdiaren eta Tolosaren aurkako Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko partida, 13-22ko emaitzarekin. Altuna III.ak eta Martijak 5. garaipena lortu dute; Ezkurdiak eta Tolosak, berriz, hiru garaipenekin segitzen dute.
Jaka eta Mariezkurrena II.a dira Binakako Txapelketako sailkapeneko liderrak. Labriten jokatutako 7. jardunaldiko partidan, garaipena bereganatu dute Ezkurdiaren eta Tolosaren kontra, 14-22ko emaitzarekin. Ezkurdia eta Tolosa sailkapeneko azkenak dira.
Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisuk Binakako Txapelketako bigarren garaipena erdietsi dute hiru jardunaldiren ostean. Urretxun jokatutako partidan, alde handia atera diete Ezkurdia eta Tolosari (10-22)
Aitor Elordik eta Beñat Rezustak bigarren garaipena bereganatu dute Binakako Txapelketan, bigarren jardunaldian Joseba Ezkurdiari eta Xabier Tolosari 22 eta 11 irabazita. Sailkapeneko liderrak dira Elordi eta Rezusta.
Joseba Ezkurdiak eta Xabier Tolosak mendean hartu dituzte Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta 2023ko Binakako Txapelketako estreinako neurketan. Hala, lehen puntua poltsikoratu dute txapelketan.
Joseba Ezkurdia eta Xabier Tolosa nagusi izan dira eta erakustaldia eman dute Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta mendean hartzeko. Hau izan da partidako azken tantoa.
Azkoitiko Gurea pilotalekuan hasiko da Binakako Txapelketa, ostiral honetan, hilak 24. Ezkurdia-Tolosa eta Etxeberria-Zabaleta bikoteen arteko norgehiagoka zuzenean eskainiko da ETB1-en eta eitb.eus-en, 22:15etik aurrera.
Finala martxoaren 31n jokatuko dute, Iruñean, Nafarroa Arenan. Aurreko urtean parte hartu zuten pilotariei erreparatuta, aldaketa bakarra da Baikok Iñaki Artola hautatu duela, Mikel Urrutikoetxearen ordez. Jokin Altuna eta Unai Laso ez dira aurreneko partidetan izango.
Erik Jakak Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia jokatuko du Jokin Altunaren aurka, final-laurdenetako ligaxkako A multzoko 3. jardunaldian Joseba Ezkurdia mendean hartu baitu 22-16ko emaitzarekin. Ezkurdia txapelduna titulua berresteko aukerarik gabe geratu da horrela.
Egungo txapeldunak eta 2020ko txapeldunordeak neurketa erabat erabakigarria dute larunbatean, Artza pilotalekuan; irabazlea finalaurrekoetan izango da, eta galtzailea, aldiz, txapelketatik kanpo geldituko da. Partidarako materiala hautatuta dute.
Ostiralean Bilbon Peio Etxeberriaren aurkako neurketa galduta, Ezkurdia egungo txapeldunak Jakarekin izango du jokoan, larunbatean Bermeon, finalerdietan aritzea; Artolak eta Peñak, igandean, finalaurrekoetan izateko azken txartela bilatuko dute. Altuna eta Peio Etxeberria sailkatuta daude.
Bilboko Deportivo frontoiak hartu du Peio Etxeberriaren eta Joseba Ezkurdiaren arteko lehia. Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkako A multzoko 2. jardunaldiko partidan, Etxeberriak mendean hartu du Ezkurdia, 19-22ko emaitzarekin. Ondorioz, Zenozkoa finalerdietarako sailkatu da.
Peio Etxeberriak 22-19 irabazi dio Ezkurdiari, Lau t 'erdiko txapeldunaren aurka lortu duen lehen garaipena, eta finalerdietarako txartela lortu du. Hemen ikus dezakezu azken tanto ikusgarria.
Bilboko Deportivon izango da Lau t'erdikoaren txapelketako neurketa hori; aspaldiko partez egingo dute esku pilotako partida handia Bizkaiko hiriburuko pilotaleku horretan. Joseba Ezkurdiak eta Peio Etxeberriak, baina, ondo ikusi dute frontoia.
Joseba Ezkurdia egungo txapeldunak garaipen argia erdietsi du (22-9), Iker Salaberria aurkari. Aurretik, asteburuan zehar, Jokin Altunak, Jon Ander Peñak eta Peio Etxeberriak Artola, Elordi eta Jaka mendean hartuta zituzten.
Joseba Ezkurdiak bere lehen puntua erdietsi du Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkan, A Multzoko 1. jardunaldian Iker Salaberria mendean hartuta 22-9ko emaitzarekin.
Jokin Altunak eta Iñaki Artolak ostiralean neurtuko dituzte indarrak Amezketan, final-laurdenetako ligaxkako 1. jardunaldian. Igandean, berriz, Joseba Ezkurdiaren eta Iker Salaberriaren txanda izango da.
Joseba Ezkurdia, egungo txapelduna, eta Jokin Altuna dira, aurreikuspenen arabera, txapela irabazteko faborito nagusiak. Txapelketa ostiralean, urriak 6, abiatuko da, eta finala azaroaren 19an izango da.
Joseba Ezkurdia (egungo txapelduna), Jokin Altuna, Aitor Elordi, Peio Etxeberria, Iker Salaberria eta Danel Elezkano izango ditu Aspek txapelketan; Erik Jaka, Mikel Urrutikoetxea, Iñaki Artola, Jon Ander Peña, Iker Larrazabal eta Asier Agirre izango dira Baikoko ordezkariak.
Joseba Ezkurdiak eta Jon Mariezkurrenak irabazi dute 2023ko CaixaBank Masters txapelketa, igande honetan 22-6 gailendu ondoren Jokin Altunaren eta Ander Imazen aurka Nafarroa Arenan jokatutako final handian.