Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa

Binakako txapelketa

20:08

Binakako txapelketa

Ezustekoa

Aspek Iñigo Bikuñaga jarriko du Aitor Arangurenen ordez, azken jardunaldiari begira

EITB MEDIA

Ohar batean adierazi dutenez, erabakia "Altuna III.a-Aranguren bikotearen ibilbidea suspertzeko asmoz" hartu dute. Horrez gain, Eskirozek Imaz ordezkatuko du, gipuzkoarrak mina duelako eskuin eskuan.

  • Altuna eta Aranguren, Binakako Txapelketaren partida batean. Irudia: EITB Media.

    Altuna eta Aranguren, Binakako Txapelketaren partida batean. Irudia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Binakako Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako azken jardunaldiari begira, Aspe enpresak erabaki tekniko bat hartu du: Altuna III.a-Aranguren bikotearen ibilbidea suspertzeko asmoz, Eibarko enpresak Aitor Aranguren kendu eta Iñigo Bikuñaren jarriko du azken jardunaldiari begira. Horrela, atzelari donostiarrak titular postua beteko du.

Igandean, Altuna III.ak eta Bikuñak Peña II.aren eta Albisuren aurka jokatuko dute Atano III.ean. Neurketa hori irabazten duena play-offerako sailkatuko da.

Imaz ere, baja

Ander Imazek minduta du eskuin eskua eta ez du jokatuko Binakako Txapelketako ligaxkako 14. jardunaldiko partida. Baiko Pilotak jakinarazi duenez, Iosu Eskirozek ordezkatuko du Oiartzungo pilotaria.

Hala, bada, Eskirozek Erik Jakarekin osatuko du bikotea otsailaren 14ko Aitor Elordiren eta Jose Javier Zabaletaren aurkako partidan. Sailkapeneko laugarren postua egongo da jokoan neurketa horretan. Elordik eta Zabaletak nahikoa dute 12 tanto egin ligaxka 4. postuan amaitzeko; 12 tanto baino gutxiago egiten badituzte, Jakarentzat eta Imazentzat izango da sailkapeneko 4. tokia.

Bi partidak zuzenean emango dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    01 21:05 - 23:59 ERREGE KOPA | Real Madril - Reala

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen