23:54

Txapeldunen Liga

Final laurdenak

Real Madrilek eta Cityk eta Arsenalek eta Bayern Munichek berdindu egin dute, final laurdenetako joanekoetan

EITB MEDIA

Txapeldunen Ligako gau bikain batean, Bernabeun hiruna egin dute Real Madrilek eta Manchester Cityk, eta Emirates Stadiumen, Londresen, bina egin dute Arsenalek eta Bayern Munichek; hortaz, itzuliko partidetan erabakiko dituzte kanporaketak, hilaren 17an.

  • Real Madril-Manchester City partida bikaina izan da. Argazkia: EFE.

    Real Madril-Manchester City partida bikaina izan da. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Real Madrilek eta Manchester Cityk berdindu egin dute, 3-3, Madrilen, Santiago Bernabeu futbol zelaian, eta Arsenalek eta Bayern Munichek ere berdindu egin dute, 2-2, Londresen, Emirates Stadiumen, astearte gauean, 2023-24 denboraldiko final laurdenetako bi kanporaketetako joaneko partidetan. Hala, bi kanporaketa horiek itzuliko neurketetan erabakiko dituzte, Manchesterreko Etihad Stadiumen eta Municheko Allianz Arenan, datorren asteazkenean, hilaren 17an.

Testuinguru horretan, Madrilen, txapelketako azken bi txapeldunak aritu dira nor baino nor gehiago, alegia, Real Madril eta Manchester City, eta bi taldeek partida bikaina jokatu dute. Cityk egin du aurreneko gola, bigarren minutuan, Bernardo Silvaren bidez, baina Real Madrilek irauli egin du markagailua, 12. eta 14. minutuetan, Ruben Diasek bere atean eta Rodrygok egindako golei esker. Bigarren zatian, 66. minutuan, Fodenek 2-2koa sartu du, Gvardiolek, 71.ean, 2-3koa, eta Valverdek, 79.ean, 3-3koa. Bigarren zatian izandako golak oso ikusgarriak izan dira.

Londresen, Arsenal eta Bayern Munich lehiatu dira, alegia, Premier Leagueko liderra, alde batetik, eta denboraldia Txapeldunen Ligan salbatu nahi duen talde bat, bestetik. Norgehiagoka horretan ere izan dira hainbat gol eta joko bizi-bizia. 12. minutuan, Sakak 1-0ekoa sartu du, eta sei minuturen buruan, 18.ean, Gnabryk banakoa egin du; 32. minutuan, Bayern aurretik jarri da, Kanek, penaltiz, 1-2koa sartu baitu. Azken minutuetan, 76.ean, Trossardek 2-2koa jarri du.

Arsenalek eta Bayern Munichek bina egin dute. Argazkia: EFE.

Arsenalek eta Bayern Munichek bina egin dute. Argazkia: EFE.

Asteazken honetan, hilaren 10ean, final laurdenetako beste bi kanporaketetako joaneko partidak jokatuko dituzte: Borussia Dortmund-Atletico Madril eta Bartzelona-Paris Saint-Germain.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena