17:29

Reala

Europa Liga

Urriaren 3an Reale Arenan Realaren aurka jokatuko duen Anderlechtek entrenatzailea kargugabetu du

EITB MEDIA

Belgikako taldea laugarren postuan dabil bere herrialdeko Ligan, eta Brian Riemer entrenatzailea kanporatu du: "Klubaren Zuzendaritzaren iritziz, emaitzak ez dira nahikoak izan", argudiatu du Anderlechtek.

  • Reale Arenan jokatuko dute Reala-Anderlecht partida, urriaren 3an. Argazkia: EFE.

    Reale Arenan jokatuko dute Reala-Anderlecht partida, urriaren 3an. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak irailaren 25ean, asteazkenez, ekingo dio 2024-25 denboraldiko Europa Ligari, Nizan, eta hurrengo astean, urriaren 3an, ostegunez, aurreneko aldiz arituko da etxeko talde gisa, Anderlecht aurkari, Reale Arenan, 18:45ean; Donostian jokatuko duten neurketa horretan, Anderlechtek ez du izango aulkian, entrenatzaile gisa, Brian Riemer danimarkarra, Belgikako klubak ostegunean kargugabetu baitu.

"Anderlechtek amaiera eman dio Brian Riemer entrenatzailearekin izandako kolaborazioari. Klubaren Zuzendaritzaren iritziz, emaitzak ez dira nahikoak izan, eta, hortaz, kolaborazio hori bertan behera uztea erabaki du", zehaztu du klubak, ohar bidez.

Belgikako Ligan, Anderlecht, 2023-24 denboraldian txapeldunorde amaituta, laugarren postuan dabil; zazpi jardunalditan, 12 puntu eskuratu ditu, eta lau puntura du Genk liderra. Hain zuzen ere, asteartean, Genkek Bruselan irabazi zuen, 0-2, Anderlechten etxean, eta horrek ekarri du, azkenik, Riemer kargutik kendu izatea. Behin-behinean, David Hubertek ordezkatu du danimarkarra; Hubert, orain arte, Realaren aurkariaren harrobian zebilen lanean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena