Reala
Kontratu berritzea
EITB Media
Ander Barrenetxeak eta klubak akordioa sinatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua 2030eko ekainaren 30era arte luzatzeko.
Albisteak (3)
Ander Barrenetxeak kontratua berritu du Realarekin 2030eko ekainaren 30era arte, klubak igande honetan, urtarrilaren 28an, jakinarazi duenez. Donostiako 22 urteko jokalariak kontratua zuen talde txuri-urdinarekin 2027ra arte; beraz, hiru urtez luzatu du lotura.
Barrenetxeak 16 urte zituela egin zuen debuta Realarekin Lehen Mailan, 2018ko abenduaren 21ean, txuri-urdinek Anoetan Alavesen aurka jokatutako euskal derbian. 2019ko maiatzaren 12an sartu zuen estreinako gola lehen taldearekin, Real Madrilen kontrako lehian. Ordutik, gero eta gehiago jokatzen du, eta gaur egun oso jokalari garrantzitsua da Realarentzat.
"Oso pozik nago. Etxeko taldearekin kontratua berritu dut, jokatu nahi dudan taldean jarraituko dut, eta eskertuta nago. Amesten jarraitu nahi dut", adierazi du Ander Barrenetxeak kontratua 2030era arte luzatu ostean.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa