16:05

Reala

EA Sports Liga

Realak berdindu egin du Rayo Vallecanorekin (0-0) Anoetan

EITB Media

Txuri-urdinek 0 eta 0 berdindu dute Madrilgo taldearen kontra jokatutako EA Sports Ligako 23. jardunaldiko partida. Neurketa parekatua izan da, baita abagune gutxikoa ere.

  • Reala - Rayo Vallecano

    Zubimendi (Reala) baloiarekin, Rayo Vallecanoko jokalariz inguratuta. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak berdindu egin du Rayorekin (0-0) Anoetan, larunbat honetan, EA Sports Ligako 22. jardunaldiko partida. Norgehiagoka parekatua izan da, eta talde bakoitzak puntu bat bereganatu du.

Lehen zatia parekatua izan da. Bi taldeak saiatu dira aurkariari min egiten, baina ez dute abagune argirik izan. Neurketako 28. minutuan, albiste txarra jaso du Realak; Zakharyanek min hartu du, ezin izan du jokatzen jarraitu, eta Brais Mendez zelairatu da haren ordez.

Atsedenaldira heldu aurretik, ordea, gola sartzeko pare bat aukera eduki du talde txuri-urdinak: 39. minutuan, Lejeunek saihestu du Sadiqen errematea, area txikitik baloia aldenduta, eta atsedenaldira iritsi aurretik, Dimitrievski atezainak gelditu egin du Zubimendiren errematea.

Bigarren zatiari erasokorrago ekin dio Realak, baina kosta egin zaio gola sartzeko aukerak sortzea. Rayo Vallecanok ere egin ditu saiakerak, Donostiako taldea gehiegi estutu gabe.

Norgehiagokako 82. minutuan, Realeko beste jokalari bat lesionatu da; Le Normandek zelaia utzi behar izan du, min hartuta. Olasagastik ordezkatu du. Azkeneraino saiatu dira garaipena bereganatzen Reala eta Rayo, baina, amaieran, 0-0eko emaitzarekin bukatu da neurketa.

Fitxa teknikoa:

0 - Reala: Remiro; Aramburu, Zubeldia (Urko, 62. min), Le Normand (Olasagasti, 83. min), Pacheco, Galan; Zubimendi, Turrientes, Zakharyan (Brais, 29. min); Sadiq (Oyarzabal, 62. min) eta Silva (Becker, 62. min).

0 - Rayo Vallecano: Dimitrievski; Balliu, Aridane, Lejeune, Espino; Isi (De Frutos, 71. min), Lopez, Valentin, Trejo (Nteka, 55. min), Chavarria; eta Camello (Perez, 71. min).

Epailea: Alejandro Jose Hernandez Hernandez. Txartel horia erakutsi die Galan (70. min) eta Pacheco (94. min) Realeko jokalariei, baita Trejo (7. min), Balliu (19. min), Lopez (57. min) eta Nteka (85. min) Rayo Vallecanoko futbolariei ere. Gainera, epaileak txartel horia atera dio Francisco Rodriguez Rayoko entrenatzaileari (23. min).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    17 Zuzenean 12:50 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamahirugarren etapa
    18 22:10 - 00:45 PILOTA | B Serieko Buruz Buruko Txapelketa (finalerdiak): Larrazabal vs Salaberria / Agirre vs Egiguren V

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena