15:17

Reala

Errege Kopa (Finalerdiak)

Mallorca-Reala kanporaketako joaneko partida, otsailaren 6an, 21:00etan; itzulikoa, otsailaren 27an 21:30ean

EITB Media

Balearretako eta Donostiako taldeen arteko Errege Kopako finalerdietako joaneko neurketa otsailaren 6an jokatuko da Son Moixen, 21:00etan. ITzuliko norgehiagoka otsailaren 27an izango da, Anoetan, 21:30ean.

  • Reala - Mallorca

    Kubo (Reala) eta Costa (Mallorca), LIgako parida baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak Mallorca izango du aurkai Errege Kopako finalerdietan. Hala zehaztu du, ostiral honetan, urtarrilaren 26an, Las Rozaseko Futbolaren Hirian (Madril) egindako zozketak.

Balearretako taldearen eta txuri-urdinen arteko joaneko neurketa otsailaren 6an, asteartean, jokatuko da Son Moixen (Mallorca) 21:00etan. Bestalde, itzuliko norgehiagoka Anoetan jokatuko da otsailaren 27an, asteartean hau ere, 21:30ean.

Mallorca-Reala kanporaketako datak eta ordutegiak:

Joanekoa:

Mallorca - Reala (otsailak 6, 21:00etan)

Itzulikoa:

Reala-Mallorca (otsailak 27, 21:30ean)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena