14:25

Futbola

IRAILAK 9-10

Reala-Levante, Athletic-Granada eta Eibar-Madril CFF, F Ligako 1. jardunaldian

A. A. | EITB MEDIA

Txapelketa irailaren 9an eta 10ean jarriko da abian eta hiru euskal taldeek euren futbol-zelaietan ekingo diote lehiatzeari.

  • F Ligako partidetan erabiliko duten baloia. Argazkia: EFE

    F Ligako partidetan erabiliko duten baloia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

F Ligak astearte honetan jakinarazi du 2023-2024 denboraldirako egutegia, irailaren 9an eta 10ean hasi eta 2024ko ekainaren 16an amaituko dena, Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan egin den zozketaren ondoren.

Zozketa horren ondorioz, denboraldi honetan emakumezkoen futboleko maila gorenean dauden hiru euskal taldeek (Reala, Athletic eta Eibar) euren futbol-zelaietan ekingo diote lehiatzeari. Horrela, txuri-urdinek Levante hartuko dute, zuri-gorriek Granada eta armaginek Madril CFF.

1. jardunaldia osorik:

Athletic Club – Granada

Bartzelona – Valentzia

Levante Las Planas – Huelva

Eibar – Madril CFF

Sevilla – Tenerife

Vila-real – Atletico Madril

Real Sociedad – Levante

Real Madril – Betis

Azken jardunaldian ere etxean jokatuko dute hiru euskal taldeek. Ekainaren 16rako aurreikusitako 30. jardunaldian, Athleticek Sevilla hartuko du, Eibarrek Granada eta Realak Levante Las Planas.

30. jardunaldia osorik:

Athletic – Sevilla

Atletico Madril – Vila-real

Levante – Madril CFF

Betis – Tenerife

Eibar – Granada

Valentzia – Bartzelona

Real Sociedad – Levante Las Planas

Huelva – Real Madril

 

Intereseko beste data batzuk

Joan den astean, beste data garrantzitsu batzuen berri eman zen, hala nola Emakumezkoen Superkoparena (2024ko urtarrilaren 16tik 21era bitartean izango da), edo Erreginaren Koparako aurreikusitakoak (lehen txanda irailaren 12tik aurrera hasiko da, eta finala maiatzaren 18an, larunbatean, jokatuko da).

Gainera, Munduko Txapelketak Txapeldunen Ligaren hasiera atzeratuko du, multzoen fasea ez baita azaroaren erdialdera arte hasiko (14 eta 15). Txapelketa horren finala San Mames izango da maiatzaren 24an, 25ean edo 26an.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena