15:43

Reala

Ofiziala

David Silvak futbola utziko duela iragarri du

EITB MEDIA

Realeko egungo jokalariak lesioa izan zuen uztailaren 20an ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuan, berdegunea uzteko erabakia hartzea eragin diona.

  • David Silva. Argazkia: EFE

    David Silva. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

David Silva jokalari kanariarrak futbola behin betiko utziko duela iragarri du, sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez. Realeko egungo jokalariak lesioa izan zuen uztailaren 20an ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuan, berdegunea uzteko erabakia hartzea eragin diona.

Silva, 37 urtekoa, 2020an iritsi zen Realera, eta maiatzean 2024ko ekainera arte berritu zuen kontratua talde txuri-urdinarekin. Gipuzkoako taldearekin Errege Kopa bat irabazi zuen eta funtsezkoa izan zen Europako sailkapenean jokatu dituen hiru denboraldietan.

Aurretik, hamarkada bat eman zuen Manchester Cityn, eta, lehenago, Valentzian, Eibarren eta Celtan ere jokatu zuen. Silvak agur esan nahi izan die denei.

Bestalde, Realak ohar bat kaleratu du jokalariari hiru denboralditan klubari emanagatik eskerrak emateko. "Egun tristea da, ez bakarrik familia txuri-urdin osoarentzat, baizik eta futbol mundu guztiarentzat. Ikaragarria izan den jokalari bat erretiratzen da, bere jokoarekin zoriontsu egin gaituen ffutbolari puska. Kolpea jaso dugu, baina harrotasun handiz esan behar dugu azken hiru urteetan kirol honen historiak eman duen talenturik handienaz gozatu dugula", adierazi du.

"Magoa ez da berriro motzez jantziko, ez du Realaren elastikoa gehiago jantziko, baina gure erretinetan beti egongo da futbolari bikain baten irudia grabatuta, beste dimentsio batera igotzen lagundu ziguna", dio mezuak.

Silvak Munduko Txapelketa bat, bi Eurokopa, lau Premier League, bi FA Cup, bost Ingalaterrako Kopa, hiru Ingalaterrako Superkopa eta bi Errege Kopa lortu ditu bere ibilbidean zehar.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena