Futbola
EA Sports Liga
EITB Media
Gorritxoek Donostiako taldea izango dute aurkari abenduaren 2an, 21:00etan, Sadarren. Nafarroako taldeak lau partida segidan daramatza irabazi gabe, eta Realak azken jardunaldietako bolada onari eutsi gura dio.
2022-2023 denboraldiko Reala vs Osasuna derbiko irudia. Argazkia: EFE
Osasunak eta Realak euskal derbia jokatuko dute, larunbat honetan, abenduaren 2an, Sadarren. Gorritxoen eta txuri-urdinen arteko lehia, EA Sports Ligako 15. jardunaldikoa, 21:00etan hasiko da.
Nafarroako taldeak bolada txarra eten nahi du. Osasunak lau norgehiagoka jarraian daramatza garaipenik lortu gabe: hiru galdu egin ditu, eta bat, berdindu. Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldeak sei puntura ditu jaitsiera postuak, baina puntuak lortu nahi ditu egoera gero eta larriagoa ez izateko.
Bestalde, Reala sasoiko iritsiko da Sadarrera. EA Sports Ligan jokatu dituen azken bi neurketak irabazi egin ditu, eta azaroaren 29an Txapeldunen Ligan Salzburgoren kontra jokatutakoa 0-0 berdindu zuen. Gainera, azken neurketa horretan, Imanol Alguacil entrenatzaileak atseden eman zien jokalari garrantzitsu askori.
Ustezko hamaikakoak:
Osasuna: Sergio Herrera; Areso, Catena, David Garcia, Mojica; Torro, Moncayola, Aimar, Moi Gomez; Chimy eta Budimir.
Reala: Remiro; Traore, Zubeldia, Le Normand, Aihen edo Tierney; Zubimendi, Merino, Brais; Kubo, Oyarzabal eta Barrenetxea.
Epailea: Pulido Santana.
Estadioa: Sadar.
Ordua: 21:00.
Postuak: Osasuna (14.), Reala (6.).
Hurrengo zuzenekoak
09 | 12:35 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Seigarren etapa |
24 | 22:15 - 00:30 | ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa