11:05

Futbola

Fitxaketa

Bartzelonak Iñigo Martinez fitxatu du, 2025era arte

EITB MEDIA

Ondarroako atzelariak 32 urte ditu, 2018ko urtarriletik aurtengo ekainera arte Athleticen ibili da, eta Realaren harrobian hazi zen. Hurrengo bi denboraldietan, Kataluniako klubaren futbolaria izango da.

  • Iñigo Martinez, San Mamesen, 2019-20 denboraldiko partida batean. Argazkia: EFE.

    Iñigo Martinez, San Mamesen, 2019-20 denboraldiko partida batean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelonak Iñigo Martinez fitxatu du, 2025eko ekainera arte, asteazkenean Kataluniako klubak jakitera eman duenez. Ondarroako atzelariak 32 urte ditu, 2018ko urtarriletik aurtengo ekainera arte Athleticen ibili da, eta Realaren harrobian hazi zen, eta orain, hurrengo bi denboraldietan, Kataluniako klubaren futbolaria izango da.

"Bartzelonak eta Iñigo Martinezek akordioa adostu dute, azken hori Bartzelonako jokalaria izan dadin, Athleticekin zuen kontratua amaituta. Futbolariak bi denboraldirako sinatuko du, 2025eko ekainaren 30era arte", aurreratu du Bartzelonak, bere web orrian. Etete klausula 400 milioi eurokoa izango da, eta klub horrek ez du izan zertan dirurik ordaindu transferentzia gisa.

Bartzelonak nabarmendu du Iñigo Martinez "erdiko atzelari ezkerra" dela, "trebea baloia ateratzeko", eta, gainera, "esperientzia handia" duela Lehen Mailan. Bizkaitarrak 2011-12 denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan, Realarekin, eta zazpi denboraldi eman zituen Donostiako taldean; guztira, 239 partida oficial jokatu zituen bertan, eta 18 gol sartu.

Athleticek 2018ko urtarrilean fitxatu zuen; Bilboko klubean 177 neurketa jokatu ditu, eta zortzi gol lortu ditu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena