19:10

Futbola

Primera Iberdrola Liga

Reala, nagusi Alavesen aurkako euskal derbian

EITB Media

Talde txuri-urdinak garaipena lortu du 0-4ko emaitzarekin, Primera Iberdrola Ligako 15. jardunaldiko partidan.

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak irabazi du Alavesen aurka (0-4) ostegun honetan jokatu duen Primera Iberdrola Ligako 15. jardunaldiko euskal derbia. Ibaian jokatu den neurketan nagusi izan da talde txuri-urdina eta hiru puntuak bereganatu ditu.

Parekotasuna izan da nagusi lehen minutuetan. Realak izan du lehen abagunea, baina Cristina Cornejo Alaveseko atezainak gelditu egin du Amaiur Sarriegiren jaurtiketa. Arabako taldearen erantzuna azkar iritsi da; Majarinek erdiraketa egin du hegaletik eta Reala bere atean gola sartzetik gertu egon da, baloiak talde txuri-urdineko jokalari batengan jo ostean. Lehen zatiaren azken txanpan, 38. minutuan, Emma Martinezek gola sartu du (0-1) eta Reala abantailarekin joan da atsedenaldira.

Ondo ekin dio bigarren zatiari Realak, norgehiagokako 54. minutuan gola sartu baitu Gabriela Garciak (0-2); talde txuri-urdinak kornerra atera, Gabriela Garciak errematea egin, eta Alaveseko jokalari batek baloia atepetik atera duen arren, ateko marra gainditu duela adierazi du epaileak.

Bigarren gola sartu eta bederatzi minutu beranduago hirugarrena egin du talde txuri-urdinak: Amaiaur Sarriegi izan da golegilea (0-3) Franssiren pase loratua jaso eta Cornejo atezaina gaindituta.

Realaren nagusitasuna erabatekoa izan da bigarren zatian, eta talde txuri-urdinak laugarren gola sartu du (0-4) Gabriela Garciaren bidez; jokalari txuri-urdinak baloia jaso du area barruan, eta erremate gurutzatu batekin zulatu du aurkariaren atea.

Azken txanpan, bi taldeetako batek ere ez du gol gehiago sartzea lortu, eta Realak lortu du garaipena (0-4).

Fitxa teknikoa:

Alaves: Cris, S. Majarin, Ohale, Gaste (Nerea, 60. min), Gema (Clark, min.82), Ane Miren, Carla (C. Auñon, 82. min), Garazi, Miriam, Carrillo (Sanadri, 74. min), Miku (Chamorro, 60. min).

Reala: Elene, Emma (Allegra, 74. min), Etxezarreta, Tejada (Vanegas, 30. min), Nuria R., I. Arnaiz (Pleuler, 74. min), Mirari (Iraia, 70. min), Gaby, Gemma, Amaiur, Franssi.

Golak: 0-1: Emma Ramírez, 38. min; 0-2: Gaby, 54. min; 0-3: Amaiur, 63. min; 0-4: Gaby, 71. min.

Epailea: Martinez Martinez. Txartel horiak atera dizkie Gema Alaveseko jokalariari eta Pleuler Realeko futbolariari.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena