Osasuna
Baja
Agentziak | EITB MEDIA
Osasunako jokalariak arazo muskularrak izan zituen Osasunak eta Getafek igandean jokatutako partidan (Sadar), eta zelaia utzi behar izan zuen.
Bryan Zaragoza, Osasunarekin jokatutako partda batean. Argazkia: Efe.
Bryan Zaragoza da Luis de la Fuente Espainiako hautatzailek Herbehereetako selekzioaren aurkako partidarako deitutakoen zerrendako hirugarren baja. Osasunako jokalariaz gain, Iñigo Martinezek eta Marc Casadok ere kontzentrazioa utzi dute azken egunetan. Bi horien ordez Dean Huijsen eta Aleix Garcia deitu ditu De la Fuentek, baina Zaragoza ez du ordezkatuko.
Jokalari gorritxoari egindako osasun azterketek konfirmatu dute Zaragozak lesioa duela eskuineko izterrean.
Bryanek azken momentura arte itxaron du, mediku azterketek bestelako emaitza emango zutelakoan, baina ez da horrelakorik gertatu. Osasun txostenaren emaitzak oinarri hartuta, Espainiako Futbol Federazioak "jokalaria klubera itzultzea" erabaki du, "sendatze prozesuarekin hasteko".
Luis de la Fuente hautatzaileak lehen bi bajak ordezkatu zituen, baina Bryanenarekin ez du gauza bera egingo eta zerrendan jokalari bat gutxiago edukitzea erabaki du.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 15:10 - 17:15 | ERREMONTEA | Berria Txapelketako finala: Goikoetxea V-Goikoetxea VI vs Guurutxaga-Eskudero |
29 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | B Serieko Buruz Burukoaren atarikoa: Agirre vs Senar |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa