Osasuna
Lesioa
Arazuriko jokalariak min hartu zuen, igandean, Valentziaren aurka, Sadarren, ezker hankako bizeps femoralean; gutxienez hamar egun egongo da bajan, eta, beraz, zalantza da Osasuna-Getafe partidarako osatuko ote den.
Aimar Oroz. Irudia: EFE.
Aimar Oroz Osasunako jokalariak ezin izango du Bartzelonaren aurka jokatu larunbat honetan, Lluis Companys Estadio Olinpikoan, ezker hankako bizeps femoralean lesioa izan baitzuen igandean, Valentziaren aurka, Sadarren. Arazuriko jokalaria gutxienez hamar egunez egongo bajan, beraz, zalantza da Osasuna-Getafe partidarako.
Aimar Orozek bi gol sartu zituen Valentziaren aurkako partidan, lesionatu aurretik. Lehen taldeko hirugarren denboraldian, Vicente Moreno Osasunaren entrenatzailearentzat ezinbestekoa izaten ari da. Horrela, hamaikakoa aldatu beharko du Bartzelonari egingo dion bisitan.
Moi Gomezek, Pablo Ibañezek edo Iker Muñozek Aimar ordezka dezakete hasierako hamaikako horretan; Moi Gomezek du Aimar Orozen antzeko profila.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa