Osasuna
9. JARDUNALDIA
EITB.EUS
Jagoba Arrasateren jokalariek lehenengo zati ona egin dute, baina Sevillaren golak norgehiagoka erabaki du. Lucas Torrok futbol-zelaia utzi behar izan du, lesionatuta.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Jagoba Arrasatek hamaikako erasotzaile baten alde apostu egin zuen eta taldea gogoarekin atera zen. Lehenengo zatian bi aukera argi izan zituen, Budimirren burukada eta langaren gainetik joan zen Jonyren jaurtiketa. Biak izan ziren nafarren jokoaren nabarmenenak. Albiste txarra Lucas Torroren lesioa, aurrekotik itzuli berri zenean.
Norgehiagoka golik gabe iritsi zen atsedenaldira, baina bigarren zatiaren hasieran Moncayolak penalti egin zion Ocamposi. Lehenengo jaurtiketa Sergio Herrerak gelditu zuen, baina epaileak errepikatzeko agindu zuen, atezaina aurreratu zelako. Lopetegiren jokalariei energia eman zien golak eta Osasunak saiatzen jarraitu zuen, baina azkenean, 1-0 amaitu zen partida.
Fitxa teknikoa:
1 - Sevilla: Bono; Navas (Rakitic, 46. min), Kounde, Diego Carlos, Acuña (Escudero, 42. min); Jordan (Gudelj, 88. min), Fernando, Oliver Torres; Ocampos, Carlos Fernandez (De Jong, 68. min), En-Nesyri (Franco Vazquez, 88. min).
0 - Osasuna: Sergio Herrera; Roncaglia, Unai Garcia (Nacho Vidal, 67. min), David Garcia, Juan Cruz (Iñigo Perez, 82. min); Ruben Garcia (Roberto Torres, 67. min), Torro (Oier, 16. min), Moncayola, Jony; Enric Gallego (Adrian, 82. min), Budimir.
Gola: 1-0, 59. min: Ocampos, penaltiz.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa