22:46

Athletic club

Europa Liga

Athleticek "kontu bideraezinak" antzematen ditu ICCHk Erromaren aurka animatzeko egindako proposamenean

EITB MEDIA

Astearteko azken orduan zabaldutako agiri ofizialean, Athleticek azaldu du klubak eta Iñigo Cabacas Herri Harmailaren ordezkariek bilera egin dutela, arratsaldean; klub zuri-gorriak beste bilera bat proposatu du, aste honetarako, eta nabarmendu du: "Beti dugu irekita elkarrizketarako atea".

  • Athleticeko hainbat zale, San Mamesen, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Athleticeko hainbat zale, San Mamesen, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek "akatsak eta kontu bideraezinak" antzematen ditu Iñigo Cabacas Herri Harmailak (ICHH) osteguneko Athletic-Erroma Europa Ligako San Mameseko partidan animatzeko astelehenean egindako proposamenean. Astearteko azken orduan zabaldutako agiri ofizialean, Athleticek azaldu du klubak eta Iñigo Cabacas Herri Harmailaren ordezkariek bilera egin dutela, arratsaldean; klub zuri-gorriak beste bilera bat proposatu du, aste honetarako, eta nabarmendu du: "Beti dugu irekita elkarrizketarako atea".

Hala, Athleticek eta ICHHren ordezkariek bilera egin dute astearte arratsaldean, aztertzeko taldeak astelehenean argitaratutako proposamena, alegia, "Herri Harmailak eta San Mamesek merezi duten bezala orro egin dezaten" izenburupean zabaldutako testua. Bileran, klubak adierazi duenez, Athleticek eskaeraren "akatsak eta bideraezintasunak" azaldu ditu, eta, jarraian, zehaztu du zein den Erromaren aurkako norgehiagokan "animazioa dinamizatzeko bidea", kontuan izanik "aplikatu beharreko araudia" zein den.

Agirian, Athleticek azaldu du nola erabili ahal diren eta nola ezin diren erabili ICHHren bi megafono, bi bonbo eta hiru bandera handi; eta, jarraian, Athleticek baieztatu du "ICHHk dinamizatzaile gisa proposatzen dituen zazpi pertsonetatik, bakar batek duela galarazita animazio elementuak erabiltzea".

Azkenik, Athleticek azpimarratu du jarraituko duela bere helburuaren alde egiten, "orain arte izan duen irmotasun berarekin: Herri Harmailak partida guztietan animatzea eta errespetuz egitea. Helburu horrek Athleticen balioei eta Ezohiko Batzarrean onartutakoaren espirituari erantzuten die; Batzar horretan, animazio harmaila herrikoia sortzea erabaki zen".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    27 09:00 - 18:00 FUTBOLA | WOMEN'S FOOTBALL SUMMIT

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen