16:36

Athletic club

Baja Pizjuaneko lehiarako

Iñaki Williams Ghanako selekzioarekin kontzentratuko da urtarrilaren 1ean, eta ez du Sevillaren aurka jokatuko

EITB Media

Athleticeko jokalaria Ghanarantz abiatuko da 2024ko lehen egunean, selekzioko kideekin elkartu eta Afrikako Koparako prestaketari ekiteko. Ondorioz, ezingo du jokatu talde zuri-gorriak Sevillaren kontra urtarrilaren 4an jokatu beharreko neurketa.

  • Iñaki Williams

    Iñaki Williams, aurten Rayo Vallecanoren kontra sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Williams urtarrilaren 1ean kontzentratuko da Ghanako selekzioarekin, eta, ondorioz, Athleticek hilaren 4an Sevillaren aurka jokatuko duen Ligako norgehiagoka galduko du, Bilboko klubak jakinarazi duenez.

2024ko Afrika Kopa Boli Kostan jokatuko da, urtarrilaren 13tik aurrera. Egun bat geroago, hilaren 14an, Ghanako selekzioak txapelketari ekingo dio Cabo Verderen aurka.

"Athletic Clubek eta jokalariak berak urtarrilaren 4an Sevillaren aurkako LaLigako partidan egoteko ahaleginak egin dituzten arren, Ghanako federazioak nahiago izan du Iñaki Williams gainerako espediziokideekin lehen egunetik bertan izatea", adierazi du Athleticek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena