Athletic club
Atzertutako partidak
EITB Media
Santander Ligak laugarren eta bederatzigarren jardunaldietan atzeratu zituen neurketen datak eta ordutegiak finkatu ditu. Gainera, Athleticen eta Real Madrilen arteko 21. jardunaldiko partida aurreratu egin du, eta abenduaren 22an jokatuko da.
2020-2021 denboraldiko Real Madril - Athletic Club partidako irudia. Argazkia: EFE
Santander Ligak asteazken honetan jakinarazi ditu laugarren eta bederatzigarren jardunaldietan atzeratzea erabaki zituen partiden datak eta ordutegiak. Hego Amerikako selekzioetako jokalariek Munduko Txapelketarako sailkapen faseko neurketak jokatzen zituztenez, jokalari hegoamerikarrei atsedena emateko atzeratu zituen neurketa horiek LaLigak.
Ondorioz, bederatzigarren jardunaldiari dagokion Real Madril - Athletic Club partida abenduaren 1ean jokatuko da, 21:00etan, Santiago Bernabeun. Gainera, LaLigak erabaki du 21. jardunaldiko Athletic Club - Real Madril neurketa abenduaren 22ra (21:30ean, San Mamesen) aurreratzea.
Bestalde, laugarren jardunaldiari dagokion Vila-realen eta Alavesen arteko norgehiagoka abenduaren 21ean jokatuko da, 19:00etan, Ceramica estadioan.
Santander Ligan atzeratu ziren 4. eta 9. jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak:
Abenduak 1, asteazkena (9. jardunaldia)
Real Madril - Athletic Club (21:00etan)
Abenduak 21, asteartea (4. jardunaldia)
Vila-real - Alavés (19:00etan)
Sevilla - Bartzelona (21:30ean)
Abenduak 22, asteazkena (21. jardunaldia, aurreratutako neurketa)
Athletic Club - Real Madril (21:30ean)
Abenduak 22, asteazkena (9. jardunaldia)
Granada - Atletico Madril (19:00etan)
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa