Athletic club
Primera Iberdrola Liga
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak 3-0eko emaitzarekin irabazi du Primera Iberdrola Ligako 11. jardunaldiko partida. Lucia, Azkona eta Unzue izan dira golegileak.
Athleticeko jokalariak, Logroñori sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: @AthleticClub
Athleticek 3-0eko emaitzarekin irabazi dio EDF Logroño taldeari, Lezaman, Primera Iberdrola Ligako 11. jardunaldiko partida. Lucia Garcia, Ane Azkona eta Marta Unzue izan dira golegileak.
Errioxako taldeak izan du neurketako lehen abagunea hamargarren minutuan, baina Andrea De la Nava atezainak eragotzi du gola. Athleticen erantzuna Lucia Garciak egin duen jaurtiketa baten bitartez etorri da. Norgehiagokako 28. minutuan sartu du gola Athleticek (1-0), Lucia Garciaren bitartez. Gainera, lehen zatia amaitu orduko, 43. minutuan, Leire Azkonak sartu du 2-0ekoa.
Bigarren zatian, 54. minutuan, Marta Unzuek biribildu du zuri-gorrien garaipena, 3-0ekoa sartuta.
Fitxa teknikoa:
3.- Athletic Club: De la Nava; Moraza, Vanesa, Garazi, Oihane; Oroz, Damaris, Marta Unzue (Valdezate, 63. min), Erika Vazquez (Cirauqui, 84. min); Lucia Garcia (Eunate, 84. min) eta Azkona (Yulema, 75. min).
0.- EDF Logroño: Johansen, Dorine, Silvia, Ruiz, Leti (Nenem, 65. min), Raque, Santana (Nuñez, 82. min), Freitas, Chini, Carol (Nagela, 64. min), Guehai (Asantewaa, 46. min) eta Jade.
Epailea: Beatriz Cuesta Arribas. Dorine (76. min) Logroñoko jokalaria egotzi du bi txartel horia aterata. Gainera, txartel horiak atera dizkie Erika (29. min), Oroz (51. min), Unzue (57. min) eta Eunate (92. min) Athleticeko futbolariei.
Golak: 1-0, 28. min: Lucia Garcia. 2-0, 43. min: Azkona. 3-0, 55. min: Marta Unzue.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa