16:14

Alaves

EA Sports Liga

Alaves jaitsiera postuetan, Bartzelonaren aurka porrota jaso eta gero (1-0)

L.U. | EITB Media

Talde babazorroa jaitsiera postuetan sartu da, 21 punturekin. Arabako taldeak lehen zati ona egin du, baina, bigarrenean, Robert Lewandowskik egin du partidako gol bakarra, 61. minutuan.

  • Barceloa VS. Alavés Foto: EFE

    Barceloa VS. Alavés Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek 1-0 galdu du Bartzelonaren aurka, igande honetan, otsailak 2, Montjuiceko estadio olinpikoan jokatutako EA Sports Ligako 22. jardunaldiko partida.

Lehen zatian, Eduardo Coudeten taldeak sendo eutsi dio Bartzelonari aurre egiteko defentsa-planari, eta Kataluniako taldea ez da gai izan Alavesen atera arrisku handiarekin iristeko. Gavik eta Conechnyk zelaia utzi behar izan dute elkarrekin tupust egin ostean, kolpe handia hartu baitute burua buruaren kontra jota. Bigarrenean, berriz, jokoa nabarmen aldatu da, eta Lewandowskik garaipenaren gola sartu du etxekoentzat.

Lehen minutuetan, Alavesek txukun jokatu du, eta kontraerasoak egiten saiatu da. Hasierako txistua jo eta bost minutu besterik igaro ez direnean, Laminek zutik jarri du Montjuic, jokaldi bikaina eginda. Harrobiko jokalariak lau aurkari utzi ditu atzean, Raphinari eman dio baloia, eta horren jaurtiketa gurutzatua gutxigatik joan da kanpora.

8. minutuan, jokoa gelditu egin da. Gavik eta Conechnyk elkarrekin tupust egin dute, burua buruaren kontra jota, zelai erdian goitik behera zetorren baloi baten bila joan direnean. Kolpearen ondorioz, berdegunean etzanda geratu dira biak, eta medikuek hainbat minutu eman dituzte biak artatzen. Fermin Lopez sartu da Gaviren ordez, eta Carlos Martinek ordezkatu du Conechny.

Etenaldiaren ostean, eraso truke etengabea izan da. Alavesen minutu bizien ostean, Hansi Flicken mutilek jabetza eskuratu dute. Eduardo Coudeten taldeak sendo eutsi dio Bartzelonari aurre egiteko planari, eta lehen zati serioa egin du Montjuicen. Horrela, Kataluniako taldea ez da gai izan Alavesen atean arrisku handirik sortzeko.

Azkenean, markagailua mugitu gabe zegoela joan dira aldageletara, 0-0.

Bigarren zatia nabarmen aldatu da, Bartzelonak azeleragailua sakon sakatu baitu. Etxeko tadeak lerroak aurreratu ditu, eta Kataluniako taldearen presentzia etengabea izan da aurrealdean. 61. minutuan, Lewandowskik etxekoak aurreratu ditu markagailuan. Pedrik bigarren zutoinean Lamine Yamalentzat erdiratu eta gero, azken horrek erdiraketa egin du, eta Lewandowski agertu da baloia sare barrura bidaltzeko (1-0).

Futbol erasokorreko ordu laurden bat nahikoa izan du Barçak partida bereganatzeko. Lamine eta Pedri paregabeen erritmoan, bigarrena bilatu du minutu batzuetan, atzean babestu eta azken orduko arriskuak saihestearen aldeko apustua egin aurretik. Hala ere, Flicken mutilek ezin izan dute arnasa hartu azken txistura arte, Alavesek erasora jo baitu, baina arrisku handirik sortu gabe.

Horrela, 22. jardunaldi honen ostean, Bartzelonaren aurka galduta, Alaves jaitsiera postuetan sartu da, Espanyolek mendean hartu baitu Real Madril.

Fitxa teknikoa:

1 - Bartzelona: Szczesny; Kounde, Araujo (Eric Garcia, 46. min), Cubarsi, Balde (Gerard Martin, 83. min); Marc Casado (De Jong, 46. min), Pedri; Lamine Yamal, Gavi (Fermin Lopez, 14. min), Raphinha (Ferran Torres, 67. min); eta Lewandowski (Pau Victor, 90. min+1).

0 - Alaves: Owono; Tenaglia, Mouriño, Diarra, Manu Sanchez; Guevara (Villalibre, 90. min+2), Antonio Blanco; Carlos Vicente (Novoa, 76. min), Guridi (Toni Martinez, 76. min), Conechny (Carlos Martin, 14. min); eta Kike Garcia.

Golak: 1-0: Lewandowski, 61. min.

Epailea: Jose Luis Munuera Montero. Txarte horia atera die Gavi (7. min), Araujo (34. min), Raphinha (67. min), Fermin Lopez (89. min) eta Lamine Yamal (89. min) Bartzelonako jokalariei, eta Tenaglia (55. min) eta Protesoni (65. min) Alaveseko jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    29 15:10 - 17:15 ERREMONTEA | Berria Txapelketako finala: Goikoetxea V-Goikoetxea VI vs Guurutxaga-Eskudero
    29 17:05 - 20:00 PILOTA | B Serieko Buruz Burukoaren atarikoa: Agirre vs Senar

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen