10:06

Alaves

LaLiga EA Sports

Alavesek eta Osasunak puntuetan berdinduta ekingo diote derbiari, gorantz egiteko helburuarekin

L.U. | EITB MEDIA

Arabako taldearen eta talde gorritxoaren arteko norgehiagoka igande honetan izango da, Mendizorrotzan, 16:15ean.

  • Alavés-Osasuna

    Alavés-Osasuna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek eta Osasunak elkarren aurka jokatuko dute igande honetan, urriaren 1ean, Mendizorrotzan. Euskal derbia 16:15ean hasiko da, eta EA Sports Ligako 8. jardunaldiari dagokio.

Neurketa festa handia izango da. Izan ere, ez dago sarrerarik talde gorritxoaren aurkako partidarako. Athleticen kontrako derbia jokatu eta astebetera, Gasteizko taldearen feudoak "sarrerarik ez" dioen kartela zintzilikatuko du bigarrenez.

Bestalde, bi taldeak sailkapenaren erdialde-behealdean heldu dira hitzordura, 7na punturekin. Osasuna sailkapeneko hamalaugarren postuan dago, eta Alaves hamabosgarrenean, aldeko 6 golekin eta kontrako 10ekin. Beraz, babazorroen eta gorritxoen helburua izango da irabaztea, taularen erdialdera igotzeko.

Azken jardunaldian, Alavesek puntu baliotsua bereganatu zuen Balaidosen, Celtarekin bana berdindu ostean. Babazorroek markagailua berdindu behar izan zuten Rafa Marinek lehen zatian bere atean sartu zuen zoritxarreko golaren ostean. Eta igande honetarako kontsigna argia da: garaipenaren bidera itzultzea Mendizorrotzako feudoan. Aurtengo zazpi puntuetatik sei etxean lortu dira.

Osasuna, bere aldetik, 0-2 galdu zuen ostegun gauean, Sadarren, Atletico Madrilen aurka. Partida Martinez Munuera epaileak hartutako erabaki polemiko eta eztabaidagarri batek markatu zuen. Gainera, Arrasatek txartel gorria ikusi zuen epaileari protesta egiteagatik, hark gorritxoen gola baliogabetu ostean, eta bi neurketako zigorra ezarri diote. Bada, haserrea energia bihurtuz, nafarrak etxetik kanpo hiru puntuak eskuratzeko asmoz joango dira Gasteizera.

Bi taldeek jokatu zuten azken norgehiagoka, aldiz, denboraldiaurreko partida izan zen, abuztuaren 4an Taxoareko kirol instalazioetan jokatu zena. Orduko hartan, Alavesek 2-3 irabazi zion Osasunari.

Ustezko hamaikakoak:

Alavés: Sivera; Rubén Duarte, Rafa Marín, Abdel Abqar, Nahuel Tenaglia; Benavidez, Guridi, Antonio Blanco; Luis Rioja, Kike Rioja, Xeber Alkain.

Osasuna: Sergio Herrera; Johan Mojica, Catena, David García, Ruben Peña; Jon Moncayola, Aimar Oroz, Iker Muñoz; Rubén García, Raúl García de Haro, Kike Barja.

Epailea: Jorge Figueroa Vázquez.

Estadioa: Mendizorrotza.

Ordua: 16:15

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena