18:19

Osasuna

EA SPORTS LIGA

Osasunak eta Sevillak puntuak banatu dituzte Sadarren, partida lehiatu batean (0-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bi taldeek markagailua irekitzeko hainbat aukera izan dituzte, baina atezainen lan onak Sadarren golak ikustea eragotzi du eta bakoitzak puntu bakarrarekin alde egin du.

  • Budimir, Sevillaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

    Budimir, Sevillaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak eta Sevillak ezin izan dute markagailua ireki larunbat honetan Sadarren eta bakoitza puntu bakarrarekin joango da etxera, aukera eta erritmo handiko partida batean. Bi taldeetako batek ere ezin izan du golik egin, EA Sports Ligako seigarren jardunaldian.

Osasuna kontrako arearen inguruan ibili da, baina Nyland proban jarri gabe. Ocamposek bere boleaz ukitu du Sergio Herrerak babestutako atearen eskuineko zutoina 20 minutura. Bi taldeak ondo babestuta egon dira defentsan, aurkariaren atea bilatzeko orduan arriskatu gabe.

Partidak ez du aukera gehiegirik izan lehen zatian, defentsa lanak erasoei nagusitu baitira. Chimy Avilak aukera paregabea galdu du Mojicak pasea eman ondoren. Dena alde zuela, argentinarrak hodeietara bidali du baloia. Bestalde, Rafa Mirrek eta Lukebakiok arazoak izan dituzte David Garcia eta Catenarekin.

Norgehiagoka bigarren zatian hautsi da, futbolarien fisikoari mesederik egin ez dioten joan-etorriekin. Budimir eta Chimy Avilaren arteko horma bat izan da partidako lehen zutoina, Chimyren jaurtiketarekin.

Moi Gomezen eta Kike Barjaren aldaketa bikoitzak zelai erdian kalitatea handitzeko balio izan du, baita hegalean ere, Sevillari kilimak bilatzeko.

Ocampos jokalaririk aktiboenetako bat izan da, etengabeko saiakerekin, area zapaldu arte. Gainera, Herrerak Joan Jordanen falta jaurtiketa urrundu du azkar erreakzionatuz.

Azkenean, bi taldeetako batek ere ezin izan du bestea garaitu eta 0-0ekoa izan da Osasunak zaleen aurrean lortu duen lehen puntua.

Fitxa teknikoa

0 – Osasuna: Herrera; Peña (Areso, 85. min), David Garcia, Catena, Juan Cruz; Chimy Avila (Raul, 85. min), Torro, Iker Muñoz (Moi Gomez, 68. min), Aimar Oroz, Mojica (Kike Barja, 68. min); Budimir (Ruben García, 85. min). 

0 – Sevilla: Nyland; Sanchez, Bade, Gudelj, Salas (Pedrosa, 77. min); Rakitic, Jordan, Oliver Torres (Sow, 85); Ocampos, Lukebakio, Rafa Mir (En-Nesyri, 71. min).

Epailea: Iglesias Villanueva.  Txartel horia atera die Budimir, Torro, Rakitic, Salas eta Pedrosa jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    16 Zuzenean 12:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabigarren etapa
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena