12:20

Sanferminak

Emakumeen aurkako indarkeria

Bost pertsona atxilotu dituzte sexu-eraso batekin zerikusia dutelakoan

eitb.eus

Joseba Asiron Iruñeko alkateak atxiloketak baieztatu ditu. Biktima Nafarroako Ospitalean artatu dute. Udalak elkarretaratzea deitu du arratsalderako, 21:00etan, Udaletxe plazan.

1:07
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joseba Asiron Iruñeko alkateak jakitera eman duenez, bost pertsona atxilotu dituzte sexu-eraso batekin zerikusia dutelakoan.

Erasoa 03:00ak aldera gertatu da hiriko erdigunean. Biktima (19 urteko emakume madrildar bat) atari batean sartu dute eta eraso egin diote.

Biktima Nafarroako Ospitalean artatu dute. Bitartean, ustezko errudunak bilatzeko operazioa martxan jarri dute Udaltzaingoak eta Foruzaingoak.

Paulino Caballero kalean gertatu da erasoa, Diario de Navarra-k zehaztu duenez.

“Jokabide mota horiek irmo gaitzetsi” ditu Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak agiri batean. Era berean, “emakume biktimari babesa” agertu dio.

Udalak elkarretaratzea deitu du arratsalderako, 21:00etan, Udaletxe plazan.

Bigantxetan zeudela atxilotu dituzte

Sexu-erasoaren ustezko bost egileetatik lau zezen plazan atzeman ditu Foruzaingoak, bigantxetan zeudela.

Bosgarren ustezko erasotzailea, berriz, aparkatuta zegoen auto batean topatu dute, Iruñeko auzo batean.

Guztiak identifikatu eta atxilotu ostean, Udaltzaingoaren esku utzi dituzte.

Berdintasuna eta errespetua eskatu ditu Asironek

Bestalde, Joseba Asiron Iruñeko alkateak “berdintasunaren” eta “errespetuaren” aldeko mezua zabaldu du berriro.

“Onartezina da herritarren % 50ek kalera ateratzeko segurtasun-zerga bat ordaindu behar izatea”, adierazi du.

Segurtasun neurriez galdetuta, alkateak esan du zaintza badagoela eta atxiloketak “ziurrenik” zerbitzu horren eraginkortasunaren ondorio direla. Hala ere, aitortu du “hirian eta gauez” oso zaila dela segurtasuna “une oro” bermatzea.

Horrenbestez, hasierako eguneko mezua berretsi nahi izan du: “Festak denon artean egiten ditugu eta horrela izan behar du. Guztion erantzukizuna da festak ondo joatea”.

Ildo horretan, edozein eraso sexistari aurre egiteko eskatu die herritarrei. Asiron konbentzituta dago jendea “oso mentalizatuta” dagoela eta, beraz, “festez berdintasunean, errespetu askorekin eta poztasunez gozatuz gero, sanfermin zoragarriak izango dira”.

Nafarroako Gobernuaren gaitzespena

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez, "gaitzespen irmoa eta erabateko arbuioa" agertu du gertatutakoa dela eta, eta, halaber, biktimari "babes osoa" helarazi nahi izan dio.

Erakundeak, gainera, aldarrikatu du konpromisoa duela lan egiteko "emakumeen herritartasun osoari, eta berorien duintasunari, askatasunari eta bizitzari erasotzen dieten biolentzia-modu guztiak desagerraraz daitezen".

Adierazi ere adierazi du "konpromiso irmoa" duela sexu-erasoak prebenitzeko, xede izanik "emakumeen aurkako biolentzia-egoerarik ez egotea, bai eta emakumeek eta gizonek berdintasunean gozatzea jaietan".

Gobernuak bat egiten du gaur gauean, 21:00etan deitu duten deialdiarekin; indarkeria sexistaren aurkako emakumeen Plataformak eta Gora Iruñak deitu dute ekitaldia. Halaber, herritar guztiei egin die Gobernuak gonbidapena bertan egoteko; hala, "agerian geratuko litzateke sexu-indarkeriaren kasu honen aurkako gaitzespena; izan ere, emakumeekiko biolentziaren adierazpen basati eta ikur honen aurka, erabateko arbuioa agertzeko aukera da".

 

a da".

 

Iruzkinak

    • Bilboko jaiak

      Bilboko jaiak

      Bilboko jaietako azken albisteak, eitb.eus atarian.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena