Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

05:00

Udalen osaketa

Hauteskunde-kanpaina

Hauteskunde-kanpainaren lehen asteburuan murgildu dira alderdiak

eitb media

Alderdi guztiek egingo dituzte ekitaldiak goiz eta arratsalde, botoa erabakita ez duten horiek konbentzitu nahian. Inkesten arabera, hautesleen %20k erabaki gabe daukate botorik emango duten.

  • Hauteskunde kanpainako ekitaldia. Argazkia: Efe

    Hauteskunde kanpainako ekitaldia. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hauteskunde ziklo batetik bestera geroz eta lehenago hasten da hauteskunde-kanpaina, eta kanpainaren hasierako ekitaldiak ostiralerako utzi beharrean, jada ohikoa bihurtu da legezko bi asteak hasi aurretik ekitea. Hala, ostegun arratsaldean murgildu ziren alderdi politikoak hauteskundeetarako botoak irabazteko asmoz abiatutako lehian.

Ostiralean industria eta enplegua izan zituen hizpide EAJk, bizimoduaren garestitzea EH Bilduk, kalitatezko enplegua PSE-EEk, berdeguneak Elkarrekinek eta aldaketarako beharra PPk. Hori EAEri dagokiona, eta Nafarroan irabaztera sartu da kanpainan PSN, UPNk gazteenei eskatu zien botoa, Uxue Barkosek zabaldu zuen bideari eustea proposatu zuen Geroa Baik, herritarren bizibaldintzak hobetzeko helburuz aurkeztu zen EH Bildu, ilusioz beteta hasi zuen kanpaina Zurekin Nafarroak, eta PPk gogotsu ekin zion.

Gaur, berriz, beste hamaika gai jorratuko dituzte Hego Euskal herri luze-zabalean egingo dituzten hamaika ekitaldietan hilaren 28an herritarren botoa erakartzeko asmoz.

EAJk nazio mailako bi ekitaldi antolatu ditu gaurko, bat eguerdian Laudion, eta bestea 18:30ean Getxon. Andoni Ortuzar alderdiaren burua egongo da bietan, eta arratsaldekoan Iñigo Urkullu lehendakaria batuko zaio.

EH Bilduk ere ekitaldi nazionala du eguerdian, 12:30ean, Bilboko Plaza Berrian, eta bertan egongo dira Arnaldo Otegi alderdiaren koordinatzaile nagusia Iker Casanova Bizkaiko ahaldun nagusigaiarekin eta María del Río Bilboko alkategaiarekin batera.

PSE-EEk 11:00etan egingo ditu ekitaldi nagusiak, Gasteizen eta Bilbon. Lehenengoan turismoa izango du hizpide Maider Etxeberria alkategaiak, eta bigarrenean mugikortasun iraunkorra izango da gaia Nora Abete alkategaiarentzat.

Elkarrekin Podemosek tren sozialaren proposamena plazaratuko du 18:00etan Gasteizko Zabalganan, eta Irunen PPk bere alkategaia, Iñigo Manrique, aurkeztuko du.

Nafarroan ere ez du etenik kanpainak, eta Javier Esparza UPNko kideak adierazpenak egingo ditu Artican. Uxue Barkos Geroa Bairen presidentegaiak alderdiarne egoitzan egingo ditu adierazpenak 10:30ean, eta eguerdian Elizondoko herriko plazan elkartuko ditu jarraitzaileak eta hautagaik Laura Aznal EH Bilduren presidentegaiak.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena