EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

20:57

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Apirilak 5

PP eta Ciudadanos koalizioan aurkeztuko dira Legebiltzarreko hauteskundeetara

AGENCIAS | REDACCIÓN

Ituna Madrilen egin dute arratsalde honetan Tedoro Garcia Egea PPko idazkari nagusiak eta Jose Maria Espejo Ciudadanosen talde parlamentarioko idazkari nagusiak.

  • Ines Arrimadas eta Pablo Casado artxiboko irudi batean.

    Ines Arrimadas eta Pablo Casado artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alderdi Popularra eta Ciudadanos koalizioan aurkeztuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetara apirilaren 5ean.

Hala zabaldu du EFE agentziak bi alderdietako iturriak aipatuta. Asteazken honetan egingo dituzte publiko akordioaren xehetasunak, baina dagoeneko baieztatu dute Alfonso Alonso izango dela hautagaitza horren lehendakarigaia.

PP eta Ciudadanoseko buruzagiak negoziatzen eman dituzten azken egunak, eta aurre-akordioa arratsalde honetan itxi dute.

Tedoro Garcia Egea PPko idazkari nagusiak eta Jose Maria Espejo Ciudadanosen talde parlamentarioko idazkari nagusiak hartu du parte bilera horretan.

Koalizioak aurkezteko epea ostiral honetan amaitzen da.  

 

 

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena