EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Politika
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Legebiltzarreko lehenengo osoko bilkura 09:30ean hasiko da. Legebiltzarra osatutakoan, Bateraezintasunen Batzordea eta inbestidura saioa deitzea izango dira hurrengo pausoak.
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra eratzeko osoko bilkura urriaren 21ean egingo da, 09:30ean hasita. Legebiltzarkideen heren batek akreditatutakoan deitu du lehen saioa Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorreko presidenteak.
Dagoeneko, Elkarrekin Podemoseko 11 legebiltzarkide eta EAJko 28 legebiltzarkide akreditatu dira. Koalizio moreko kideek astelehenean jaso zituzten aktak, eta EAJko legebiltzarkideek gaur egin dituzte tramiteak, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakari eta EAJren lehendakarigaia buru zutela. EH Bilduko ordezkariak bihar akreditatuko dira, 'popularrak' astelehenean, eta sozialistek ez dute oraindik egunik zehaztu.
Lehenengo osoko bilkuran Legebiltzarreko Mahaiko bost kideak eta presidentea aukeratuko dituzte. Guztira, bost alderdi politiko egongo dira Legebiltzarrean ordezkatuta, baina EAJk bi ordezkari izan nahi ditu Mahaian; beraz, litekeena da PPk Mahaian ordezkaririk ez izatea.
Segur aski, Bakartxo Tejeria izango da Legebiltzarreko presidentea berriz ere, bera izango baita EAJren hautagaia.
Lehendabiziko osoko bilkura amaitutakoan, Legebiltzarreko presidenteak lehendakaria aukeratzeko osoko bilkura deituko du.
Legebiltzarra osatutakoan, Bateraezintasunen Batzordea aukeratuko dute hurrengo osoko bilkuran, eta batzorde horrek hogei eguneko epea izango du bere txostena aurkezteko.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa