EITB Maratoia 2022, abenduaren 16an diru bilketa esklerosi anizkoitza kertzeko
EiTB MARATOIA
Entzun bihotzari
EITB MEDIA
Edizio honetan gaixotasun kardiobaskularretan jarriko du arreta EITB Maratoiak, 'Entzun bihotzari' leloarekin. Hemendik At taldearen 'Eskutitza' abestia izango da soinu-banda, eta keinu batean batzeko deia egingo dio gizarteari, eskuekin bihotzak osatzeko. Bizuma egiteko aukera martxan da (33478).
Informazio gehiago (1)
Martin Urrutia eta Leire Martinez abeslariek euren ahotsak eta eskuak batu dituzte EITB Maratoiaren aldeko lankidetza artistiko berezian: "Eskutitza" kanta abestu eta bideoklip solidarioa grabatu dute. Gaixotasun kardiobaskularrak izango dira 2024ko kausa, eta Hemendik At taldearen kanta ezagunak jarriko dio soinu-banda aurtengo edizioari, EITB Maratoiak bezala, aurten 25 urte betetzen baititu abesti horrek.
Aurtengoa, beraz, urte berezia da EITB Maratoiarentzat, mende laurdena egingo baitu gaixotasunen aurkako borrokan laguntzen. Dagoeneko 25 edizio dira, herritarren elkartasuna sustatu eta bi esparrutan lan egiten: sentsibilizazioa eta ikerketa. Eta hori guztia, bihotzetik, edizio seinalatu honetan elementu nagusi izango den bihotz handi horretatik.
Entzun bihotzari leloa izango du, eta prebentzioan jarri nahi du arreta, gelditu, nork bere buruari begiratu eta nork bere bihotzari entzuteko. Gainera, keinu batean batzeko deia egingo die EITB Maratoiak herritarrei, eskuekin bihotzak osatzea izango baita erronka. "Eskutitza" doinua abestu, dantzatu… eta gure eskuekin bihotz bat osatzea.
Elkartasun, batasun eta babes keinua izango da. Gure bihotzari entzuteko deia, beraz, bikoitza: nork bere buruari entzutea, prebentzioa bilatuz; eta gure bihotzei modu kolektiboan entzutea, guztion arteko elkartasuna bultzatzeko.
25 urte taupadaka
Transplanteak, adimen urritasuna, garuneko kalteak, gaixotasun arraroak, minbizia, biriketako minbizia, bularrekoa, haur minbizia, iktusa, gaitz neurodegeneratiboak, buruko gaixotasunak, covid-19a, alzheimerra, esklerosi anizkoitza… EITB Maratoiak mende laurdena darama horien alde taupadaka, ELKARTASUNA bultzatze aldera.
2023an markak hautsi zituen EITB Maratoiak, 1.230.000 euro baino gehiago bildu baitziren minbizia ikertzeko. Urte hauetan guztietan, gainera, hirutan gainditu da milioi bat euroko langa, eta aurreko 23 edizioetan, gizartearen elkartasunari esker, 8,56 milioi euro bideratu ahal izan dira 127 ikerketa-proiektutara.
Ibilbide ikusgarri horri begira, aurtengoa edizio berezia izango da, lortutako guztia ospatzeko eta eskertzeko.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa