Teknologia -

SARE SOZIALAK

ChatGPT WhatsAppen ere erabili daiteke: doakoa da eta nahikoa da kontaktuetan telefono zenbaki bat gordetzea

ChatGPTrekin hitz egiteko bi zenbaki hauetako bat gorde behar da telefonoan: +1 (1) (800) 242-8478 edo 1 800 CHATGPT. Oraingoz, testu bidezko komunikazioa ahalbidetzen du, ezin baitira irudiak eta ahotsa sartu.

ChatGPT adimen artifizialeko tresnaren logoa. Argazkia: Pixabay
ChatGPT adimen artifizialeko tresnaren logoa
ChatGPT adimen artifizialeko tresnaren logoa. Argazkia: Pixabay

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ChatGPT WhatsApp aplikaziora iritsi da, eta beste edozein telefono kontaktu bat bailitzan berari mezuak idaztea posible da. Horretarako nahikoa da agendan zenbaki bat gordetzea, ez baita zerbitzu horrengatik dirurik ordaindu behar. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) erabiltzaileek 'chatbot' delakoarekin telefonoz hitz egiteko aukera ere izango dute.

Open AI enpresak bideo batean azaldu duenez, 1-800-ChatGPT kontaktua sortu du eta hau da zenbakia: +1 (1) (800) 242-8478.

Oraingoz, testu bidezko komunikazioa ahalbidetzen du, ezin baitira irudiak eta ahotsa sartu.

WhatsAppen ChatGPTrekin hitz egiteko nahikoa izango da aurretik gordetako kontaktuarekin txat berri bat hastea (1-800-ChatGPT), beste telefono zenbakiekin elkarrizketak hasteko egiten den bezala. Hala ere, AEBko zenbakia denez +1 aurrezenbakiarekin gorde beharko da Espainian.

Behin pauso horiek jarraituta, WhatsAppeko erabiltzaileak galderak egin ahalko dizkio 'chatbot' delakoari testu bidez, eta, era berean, ChatGPTk testu bidez erantzungo dio.

Gaur egun, ChatGPTek web bertsioa du, eta baita iOS, Android, Mac eta Windows sistema eragileetarako aplikazioak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia WhatsApp Sare sozialak Telefonia mugikorra Eguneko albisteak Albisteak Inteligentzia artifiziala