Teknologia -

BERRIKUNTZA

Giza ile bat baino 100 bider finagoak diren ebaketak egiteko gai den makina bat eskuratu du MUk

Makinak doitasun mikrometrikoa du, "merkatuko zehatzena". Besteak beste, sektore aeroespazialea eta elektronikaren, medikuntzaren eta oftamologiaren industrian erabiltzen dira horrelako tresnak.

Argazkia: Mondragon Unibertsitatea
Argazkia: Mondragon Unibertsitatea
Argazkia: Mondragon Unibertsitatea

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Doitasun mikrometrikoa duen bost ardatzeko mekanizazio makina eskuratu du Mondragon Unibertsitateak, Estatu espainiarrean lehendabizikoa. Giza ile bat baino 100 bider finagoak diren ebaketak egiteko gai da makina, eta "merkatuan dagoen zehatzena" da.

Erakundeak azaldu duenez, "sektore aeroespazialean eta industria elektronikoan, medikoan eta oftalmologikoan erabiltzen dira horrelako makinak, sektore horiek mikrometro-hamarrenetako doitasuna behar izaten baitute beren garapen eta berrikuntzetan".

Patxi Aristimuño MUko Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileak azaldu du "lan egiteko modua" dela makinaren berritasunik handiena. Bere hitzetan, "pieza makinari lotu ondoren, hura neurtzea, orientatzea, fabrikatzea eta berriz neurtzea oso ziklo naturala da, eta, horri esker, doitasun handiko piezak lor daitezke automatikoki".

Errendimendu handiko mekanizazioko irakasle eta ikertzaileek eta fabrikazio mekanikoko ikasle eta bekadunek erabiliko dute makina, "ikerketa orokorreko lanak egiteko ez ezik, enpresei proiektuak garatzen laguntzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Gipuzkoa Mondragon Unibertsitatea Eguneko albisteak Albisteak Industria sektorea gaur