Teknologia -

MEZULARITZA

Auzitegi Nazionalak Telegram blokeatuko du, Mediasetek, Atresmediak eta Movistarrek eskatuta

Santiago Pedrazek hartu du erabakia (oraindik ez dago indarrean), egile eskubideak dituzten ikus-entzunezko edukien erabilera okerrarekin lotutako salaketa bat jaso ostean.

Telegramen App-a, beste batzuen artean. Argazkia: EITB
Telegramen App-a, beste batzuen artean. Argazkia: EITB
Telegramen App-a, beste batzuen artean. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Telegramen berehalako mezularitza zerbitzua behin-behinean bertan behera uzteko agindu du, Mediasetek, Atresmediak eta Movistar Plusek egile eskubideak dituzten ikus-entzunezko edukien erabilera okerrarekin lotuta salaketa bat jarri ostean.

Iturri juridikoetatik jakinarazi dutenez, ikerketa egin bitartean ikus-entzunezko konpainiek mezularitza zerbitzua bertan behera uzteko eskatu dutelako hartu du epaileak erabaki hori.

Aipatu iturriek zehaztu dute epaileak informazioa eskatu diola Telegrami, baina ez duela erantzunik jaso.

Telegram martxan dago oraingoz, baina litekeena da datozen orduetan bertan behera uztea, Auzitegi Nazionalak aginduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Teknologia Delituak albisteak Espainia gaur Sare sozialak Salaketak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Telegram