Teknologia -
Interneta
Alexa, Amazonen laguntzaile birtuala, hainbat orduz erori da zenbait herrialdetan
Zerbitzua etenda egon da goizean Espainian, Alemanian, AEBn, Italian edo Indian.
Agentziak | EITB Media
Alexaren, Amazonen laguntzaile birtualaren, zerbitzua etenda egon da ordu batzuez Espainian, Alemanian edo Italian.
Konpainiak berak baieztatu du etena Twitterren (Amazon Help kontuan), kexua agertu duen erabiltzaile bati erantzunez. "Gure sail teknikoa lanean ari da arazoa konpontzeko, eskerrik asko jakinarazteagatik", ihardetsi diote.
DownDetector webguneak ere eman du etenaren berri. Sare sozialen eta aplikazioan zerbitzuan izaten diren gorabeheren berri ematen ohi du atari horrek, erabiltzaileek eurek jakinarazitakoak oinarri hartuta.
Intzidentzien ordu gorena Euskal Herrian 09:30ean izan da, eta kexuak heldu dira Espainiatik, AEBtik, Italiatik, Alemaniatik edo Indiatik.
Dena dela, Amazonek esan du arazoa konponduta dagoela eta zerbitzua normaltasunez eskaintzen ari direla jada.
Alexa laguntzaile birtuala Amazon Echo bozgorailu adimendun guztietan eta etxetresna, telebista eta erlojuetan ere jar daiteke, bateragarriak izanez gero.