Teknologia -

Mezularitza aplikazioak

Signal eta Telegram aplikazioen arrakasta ekarri du Whatsappen politika berriak

Horren aurrean, Whatsappek argitu du mezuek enkriptatuta jarraituko dutela, eta ez duela edukia Facebookekin partekatuko. EiTBk ere badiu bere albiste kanala Telegramen.

Signal eta Telegram aplikazioen arrakasta ekarri du Whatsappen politika berriak
Signal eta Telegram aplikazioen arrakasta ekarri du Whatsappen politika berriak
Signal eta Telegram aplikazioen arrakasta ekarri du Whatsappen politika berriak

L.Z. | EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izugarri hazi da azken egunetan Signal eta Telegram mezularitza aplikazioen erabilera, Whatsappek iragarri zuenetik datuak Facebookekin partekatuko zituela eta Kapitolioan izandako istiluen ondotik.

App Storen (Apple) eta Google Playn (Android) gora egin dute nabarmen bi app horien deskargek AEBn, bereziki, Parler mezularitza aplikazioa itxi zutenetik (ultrakontserbadoreen artean zuen arrakasta) eta Donald Trump zein beste agintari batzuen sare sozialetako kontuak itxi zituztenetik.

Urtarrilaren 6tik 10era, 7,5 milioi erabiltzailek jaitsi dute Signal mundu mailan, dela Android sistema eragilerako, dela iOSerako, Sensor Towerrek emandako datuen arabera.

Telegram, berriz, 5,6 milioi erabiltzailek deskargatu dute epe beren, Apptopiaren arabera.

Horren aurrean, Whatsappek argitu du mezuek enkriptatuta jarraituko dutela, eta ez duela Facebookekin edukirik partekatuko, ezta kontaktuak ere. Hala eta guztiz ere, Whatsappen zenbait metadatuz baliatuko da Facebook. Horrekin lortu nahi dutena da merkataritza elektronikoarekin eta publizitatearekin lotutako zerbitzuak hobetzea.

Gauzak horrela, otsailaren 8tik aurrera, orain arte munduko mezularitza aplikazio arrakastatsuena izan denak (2.000 milioi erabiltzaile ditu) ez dio erabiltzaileari, orain arte bezala, datuak Facebookekin partekatzeko aukera errefusatzeko bide emango.

EiTBk ere badu bere albiste kanala Telegramen

Euskal Irrati Telebistak bere albiste-kanalak estreinatu zituen azaroan Telegramen: EITB ALBISTEAK eta EITB NOTICIAS. Horrela, bada, Euskal Herrian eta munduan gertatu den guztiaren azken ordukoaren berri dute erabiltzaileek sakelako telefonoan, tabletean edo ordenagailuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Teknologia WhatsApp Sare sozialak Eguneko albisteak Albisteak Interneteko albisteak Aplikazioak Telegram berriak