Teknologia -
MEZULARITZA
WhatsApp Web webguneak gailu anitzeko funtzioa probatuko du beta bertsio batean
Gailu anitzeko funtzioari esker, erabiltzaileek kontu bera erabili ahal izango dute hainbat gailutan, baita mugikor nagusiak Interneterako konexiorik ez duenean edo itzalita dagoenean ere.
EITB MEDIA
WhatssApp gailu anitzeko funtzioa bere mahai gaineko bertsiotik probatzeko aukera aztertzen ari da, hurrengo eguneratze batean aktibatuko duen beta bertsio ireki batekin. Funtzio berria mugekin probatuko da.
Konpainiak hilabeteak daramatza lanean gailu anitzeko funtzioan. Horri esker, erabiltzaileek kontu bera hainbat gailutan erabili ahal izango dute, baita telefono nagusian Interneterako konexiorik gabe —egungo WhatsApp Web zerbitzua erabiltzeko baldintza— edo itzalita dagoenean.
WABetainfo atariaren arabera, konpainia beta ireki baterako sarbidea prestatzen ari da bere web bertsioan. Horren bidez, erabiltzaileek gailu anitzeko funtzioa probatzeko aukera izango dute.
Oraindik garatzen ari denez, WhatsApp Weberako proban ez dira aktibatuta egongo plataformaren ekintza guztiak, hala nola, elkarrizketak eta mezuak isilarazteko, artxibatzeko edo ezabatzeko aukera.