Teknologia -

Mobile World Congress

Munduaren erdiak Internetik gabe segitzen duela salatu du Zuckerbergek

Facebooken sortzaileak kritikatu du 5. belaunaldiko mugikorrak aberatsen esku egongo direla, 4.000 milioi pertsonak Internet gabe egongo diren bitartean.

Mark Zuckerberg Bartzelonako Mobile World Congress biltzarrean. Argazkia: EFE
Mark Zuckerberg Bartzelonako Mobile World Congress biltzarrean. Argazkia: EFE
Munduaren erdiak Internetik gabe segitzen duela salatu du Zuckerbergek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mark Zuckerbergek berriro aldarrikatu du Internet munduko pertsona guztien eskura egon beharko litzatekeela eta konpainia teknologikoen jarrera kritikatu du, bosgarren belaunaldiko mugikorrak aberatsentzako soilik izango direlako, munduaren erdiak Internetik gabe jarraitzen duen bitartean.

Bartzelonan, Mobile World Congress sakelako telefonoen inguruan munduan antolatzen den biltzarrik garrantzitsuenean eskainitako hitzaldian egin ditu adierazpenok.

Interneten nabigatzeko konexioa mundu osora zabaltzearen alde agertu da berriro eta egun mundu osoko 4.000 milioi pertsona Interneterako sarbiderik gabe dagoela azpimarratu du.

Zatiketa digital horri aurre egiteko asmoz, Afrikan Internet satelite bidez eskaintzeko proiektua aurten jarriko duela martxan iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebooki buruzko azken albisteak Telefonia mugikorra Eguneko albisteak Interneteko albisteak 5G teknologia