Politika -

Eusko Jaurlaritza

Atzerritarrentzako lan baimenen transferentzia zehaztuko dute gaur Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak

Eskualdatze horri esker, Eusko Jaurlaritza arduratuko da atzerritarrei hasierako lan-baimenak emateaz eta baimen horien izapidetzea eta ebazpena kudeatzeaz. Euskadin egoera irregularrean dauden 20.000 atzerritar daude.

Torres eta Ubarretxena, erdialdean, transferentzien bileraren ondoren. Argazkia: EFE
Torres eta Ubarretxena, erdialdean, transferentzien bileraren ondoren. Argazkia: EFE
Torres eta Ubarretxena, erdialdean, transferentzien bileraren ondoren. Argazkia: EFE

Agencias | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak bilera teknikoa egingo dute ostegun honetan atzerritarrei lan-baimenak emateko Euskadik bere gain hartuko duen eskumen berriaren xehetasunak zehazteko.

Euskadin 20.000 atzerritar daude modu irregularrean. Eskualdatzeari esker, Eusko Jaurlaritza arduratuko da atzerritarrei hasierako lan-baimenak emateaz eta baimen horien izapidetzea eta ebazpena kudeatzeaz. Oraindik data zehatzik ez dagoen arren, Jaurlaritzak nahik luke 2025an ematea lehen baimenak. Eskumen beriarei esker baimenak emateko epeak arintzea espero da.

Hilaren 16ko Transferentzien Batzorde Mistoan parte hartu zuten Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroak eta Maria Ubarretxena Gobernantzako sailburuak, eta horretan berretsi egin zituzten itsasertza antolatzeko eta kudeatzeko eskumenak eta jarduera zinematografikoa eta ikus-entzunezkoa Euskadiri eskualdatzeko akordioak.

Transferentzien Batzorde Misto horren aurretik, Erakundeak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Azpibatzordea egin zuten, egiteke dauden 27 transferentziei ekiteko, eta hurrengo asteetan atzerritarrei lan egiteko baimenen eskualdaketa ixtea erabaki zen.

Lan-foro hori Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak adostu zuten joan den hilean Moncloan egindako Aldebiko Lankidetza Iraunkorreko Batzordean, eta bertan adostu zuten aurtengo lehen blokearen (Atzerritarrentzako Lan Baimenak, Itsas Salbamendua, Meteorologia eta Barakaldoko Makineria Egiaztatzeko Zentro Nazionala) lau transferentziak ixteaz arduratuko den lantaldea arintzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak