Politika -

PSOE-ren kongresua

Sanchezen kontrako "jazarpena" salatu eta haren politikak defendatu ditu PSOEk

Idazkari nagusi kargua berretsiko du Pedro Sanchezek, ez da ezustekorik espero; baina igandean izango da hori, Exekutiba sozialista berria izendatzearekin batera. 

Pedro Sanchez, kongresura iritsi denean. EFE.
Pedro Sanchez, kongresura iritsi denean. EFE.
Pedro Sanchez, kongresura iritsi denean. EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txalo eta ohiu artean hartu dute Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Sevillako Kongresuen Jauregian, PSOEren 41. kongresu federalaren hasieran parte hartzera iritsi denean. 

Idazkari nagusi kargua berretsiko du Sanchezek, ez da ezustekorik espero; baina igandean izango da hori, Exekutiba sozialista berria izendatzearekin batera. 

Santos Cerdan Antolakuntza idazkari sozialista izan da inaugurazio ekitaldi hori gidatzeko arduraduna. Ekitaldi horretan zehar Kudeaketa Balantzearen txostena aurkeztuko du eta Hauteskunde Batzordea aukeratuko da. 

Egunean zehar, hainbat panel egin dira ministroen parte-hartzearekin, eta batzordeak osatu dira, 41. kongresu sozialistatik aterako den ponentzia markoa zehaztuko dutenak.

PSOEren aurkako "ehizaldia" salatu du Cerdanek 

PSOEren Antolakuntza idazkari Santos Cerdanek salatu du gezurrekin baliatuta "ehizaldia" egiten ari direla PSOEren eta alderdiko idazkari nagusi Pedro Sanchezen kontra, bai hedabideak, eta baita "epaitegiak" ere. 2018an Gobernura heldu zenetik, jazarpena jasan duela salatu du, hain zuzen ere, eta horretarako "gorrotoaren industria" erabili dutela, "lokatza, zarata eta amorua" eragiteko, "kaosa sortze aldera".

Anduezak Sanchezen politikak defendatu ditu

PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak Espainiako presidentearen politikak defendatu ditu, iritzita "herri proiektu bat" dela, "soziala" eta "gehiengoetan oinarritua". Bestalde, Euskadin eta Katalunian sozialistek lortutako emaitzei buruz esan du PSOE osoaren meritu direla.

Chivitek Cerdanen lana babestu du

Nafarroako presidente Maria Chivitek, bere aldetik, PSOren Antolakuntza idazkariaren lana goratu du, eta nabarmendu du "frogarik gabe" egotzi diola Victor de Aldama enpresa-gizonak ustelkerian aritzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Eneko Andueza