Politika -

Erabakitzeko eskubidearen alde

Mobilizazio erraldoi baterako deia egin du Gure Eskuk ekainaren 7rako

"Euskal lurralde guztietako jendea" deitu du Gure Esku ekimenak, "Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki!" lelopean, Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egitera.

Larunbat honetan Gure Eskuk Bilbon egindako ekitaldiaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA
Larunbat honetan Gure Eskuk Bilbon egindako ekitaldiaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA
Larunbat honetan Gure Eskuk Bilbon egindako ekitaldiaren irudietako bat. Argazkia: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Eskuk, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak, mobilizazio erraldoia iragarri du gaur, larunbatarekin, datorren urteko ekainaren 7rako. Bilbon egingo dute, "Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki!" lelopean.

"Etorkizun libre bat" islatzeko unea dela sinetsita, "martxan" daudela eta "aurrera" doazela adierazi dute. Xabier Euzkitzek eta Izortze Santinek "Aurrera egiteko garaia da" izeneko manifestu bat irakurri dute Bizkaiko hiriburuan, Azkuna Zentroan; hain zuzen ere, esparru ezberdinetako 100 bat pertsona ezagunek sinatutako manifestua.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko prozesuan "urrats bat" eman nahi dute horrela.

Horregatik, zazpi lurraldeetako herritarrei galdegin diete har dezatela parte 2025eko ekainaren 7an, 17:30ean, Bilbon egingo den ekitaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bilbo gaur Gure Esku Eguneko albisteak Eguneko albisteak Manifestazioak gaur