Politika -

Arku Atlantikoa

Imanol Pradales Arku Atlantikoaren Batzordeko presidente izango da hurrengo bi urteetan

Lehendakariaren helburuetako bat Makroeskualde Atlantikoa eratzea izango da, lurraldeen arteko kohesioa lortzeko eta elkarkidetza bultzatzeko ezinbestekotzat jotzen baitu.

Imanol Pradales.
Imanol Pradales.
Imanol Pradales.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imanol Pradales lehendakaria, datozen bi urteetan (2024-2026 aldian), Arku Atlantikoko Batzordearen (AAB) buru izateko aukeratu dute. Egunotan Batzordearen bilera egiten ari dira Maltan, Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziaren Batzar Nagusiaren esparruan, eta bertan egin dute izendapena.

Eusko Jaurlaritza Batzordearen buru da 2020tik, eta 2026ra arte jarraituko du lan horrekin.

AABren bileran Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Atlantikoko Makroeskualdearen Ibilbide Orriaren proiektuaren egoera azaldu dute. Pradalesek ezarritako helburuen artean makroeskualde hori osatzea dago, bere ustez funtsezkoa baita lurralde atlantikoen arteko kohesioa indartzeko eta horietako eragile ekonomiko eta sozialekin lankidetza bultzatzeko.

Era berean, Atlantikoko eskualdeen ahotsak Europar Batasuneko finantzaketa-programetan eta -politiketan oihartzun handiagoa izan dezan lan egin nahi du. Lehendakariak eskualde atlantikoko proiektuek "Europar Batasunean babes handiagoa lortzea eta gure komunitateen bizi-kalitatea hobetzea" eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Eguneko albisteak Albisteak Imanol Pradales