Politika -
Pilarreko Andre Mariaren Eguna
EH Bilduk salatu du Guardia Zibilak Gasteizko Plaza Berrian ospatuko duela Hispanitatearen eguna urriaren 12an
Euskal Herrian "torturen arduradun nagusi" izan dena "zuritu" nahi dutela kritikatu du. Orain arte Sansomendiko kuartelean egin dute ekitaldia.
agencias | eitb media
EH Bilduk kritikatu du Guardia Zibilak, lehenengo aldiz, Gasteiz erdigunean egin behar duela Pilarreko Andre Mariaren eguneko festa, urriaren 12an. Koalizio subiranistak esan du Euskal Herrian "torturen arduradun nagusi" izan dena "zuritu" nahi dutela horrela.
EH Bilduk ohar bat kaleratu du Guardia Zibilaren zaindariaren eta Espainiako jai nazionalaren festa Gasteizko erdigunean egingo dutela iragarri ostean. Orain arte Sansomendiko kuartelean egin dute ekitaldia.
EH Bilduk esan du "arraroa" dela ospakizunak "udal-gobernuaren babesa izatea", "ez PSE-EErena", "Urkulluren Jaurlaritzak osatutako torturen txostena errefusatu baitzuen", baina bai "EAJrena, udal-gobernuko kide den heinean".
"Espainiar nazionalismoaren handikeria militarra" dela salatu du, eta atzera egiteko eskatu dio Udalari.