Politika -
koldo auzia
Abalosek salaketa aurkeztu du Fiskaltzaren aurrean, informazio sekretua zabaltzeagatik
Ministro sozialista ohiak salatu du 2020tik "ikerketa estrajudizial" bat jasan duela.
Agentziak | EITB MEDIA
Talde Mistoko diputatu eta PSOEko Antolakuntza idazkari ohi Jose Luis Abalosek salaketa bat aurkeztuko du Estatuko Fiskaltza Nagusiaren aurrean, 'Koldo auzia' ri buruzko informazioa zabaltzeagatik. Ministro sozialista ohiak salatu du 2020tik "ikerketa estrajudizial" bat jasatzen ari dela.
Gainera, adierazi du argitaratu den informazio horrek, ez duela "prozedura penalaren gardentasuna bermatzen", eta, beraz, "filtrazio horien jatorria eta bidea" ikertzeko eskaera ere egin dio Fiskaltzari.
Datu horiek argitara ematearekin idazkari ohiak uste du "eskubideen salbuespen-egoera bat" ezarri dela, eta salatu du jada ez dagoela "intimitaterako eskubiderik".
Salaketa Kongresuko Mahaiak eskaera egin eta biharamunean iritsi da. Mahaiak idatziz egindako galdera bat birformulatzea eskatu zion Gobernuari asteartean, bere aurkako "ikerketa estrajudizial" baten inguruan.
Abalosen arabera, 2020tik "jazarpen- eta eraispen-estrategia" jasan du, baita bizitza pribaturako eta jarduera politikorako eskubidearen "urraketa argia" ere.
Marlaskak gogorazi dio segurtasun indarrek legea zorrotz betetzen dutela
Fernado Grande-Marlaska Barne ministroak ez ditu oraindik salaketaren zehetasunak ezagutzen, baina esan du Abalosen eskubidea dela, nahi izatera, salaketa jartzea.
Nolanahi ere, argi utzi nahi izan du segurtasun indarrek, "beren eginkizunetan eta polizia judizial gisa, ordena jurisdikzionala zorrotz betetzen dutela".