Politika -

FRANTZIAKO HAUTESKUNDEAK

Fronte Popularra koalizio berria izan da lehen indarra Ipar Euskal Herrian, hauteskundeen lehen itzulian

Ezkerreko koalizio berriak hiru hiriburuetan irabazi du, baita hiru hauteskunde-barrutietan ere. Fronte Popularrak 55.206 boto eskuratu ditu, eta RN ultraeskuineko alderdia izan da bigarren indarra, 44.214 boz lortuta.

Peio Dufau Fronte Popularreko hautagaia Ziburun egindako ekitaldi batean. Irudia: EH Bai
Peio Dufau Fronte Popularreko hautagaia Ziburun egindako ekitaldi batean. Irudia: EH Bai
Peio Dufau Fronte Popularreko hautagaia Ziburun egindako ekitaldi batean. Irudia: EH Bai

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fronte Popularra, ezkerreko koalizio berria, izan da lehen indarra Ipar Euskal Herrian, hauteskundeen lehen itzulian. Are gehiago, hiru hiriburuetan ere gailendu da, Baionan C. Capdevielle (PS-FHB) 8.942 boz eskuratuz; Donibane Garazin, Iñaki Echaniz (PS-FHB) 340 botorekin eta Maulen, Echanizek berak 762 boz bildu ditu.

Ezkerreko koalizioak 55.206 boto eskuratu ditu Ipar Euskal Herrian. RN ultraeskuineko alderdia bigarren sailkatu da, 44.214 boz lortuta, ondoren ENSk 38.479 boto bereganatu ditu, LRk 18.534, EAJk 6.059 eta Eutsik 4.993.

Horrela, bozen % 29,43rekin, lehen atera da Peio Dufau (EH Bai) Fronte Popular Berriaren izenean seigarren barrutian. atzetik, hurbil gelditu da Christian Deveze, Macronen hautagaia, botoen % 26,92rekin. Bestalde, mila boz ingurura, eskuin muturrekoa hautagaia Victor Lastecoueres geratu da, botoen %25,29rekin.

Colette Capdevielle PSko kide eta Fronte Popular Berriko hautagaia nagusitu da bosgarren barrutian, 22.643 boto eskuratuta (% 32,30). Eskuin muturreko RNk lortu du bigarren lekua: Serge Rossok botoen % 27,54 lortu ditu. Hirugarren lekuan gelditu da Florence Lasserre Modemeko diputatua.

Iñaki Echaniz Fronte Popular berriko jarduneko diputatua lehen da laugarrenbarrutian (% 38,01). Bigarren Batasun Nazionaleko Sylviane Lopez hautagaia litzateke, % 25,62rekin. Jean Lassalle biarnesa hirugarren litzateke bozen %18,05arekin. Hirurak aurkeztu daitezke bigarren itzulira. Lassallek jadanik jakinarazi du hautagaitza atxikiko duela. Hiru hautagaien arteko itzulia izango da, ondorioz, datorren igandekoa.

Iñaki Echaniz Fronte Popularreko hautagaia. Irudia: EH Bai

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea Frantzia Baiona Maule Donibane Garazi Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak Frantzia Emmanuel Macron Zuberoa albisteak Lapurdi Nafarroa Behereko berriak