Politika -
Inkesta
Frantzian Le Penen ultraeskuina litzateke lehen indarra, Ipar Euskal Herrian, aldiz, Fronte Popularra
Estatu mailan Bilgune Nazionala (RN) litzateke lehen indarra, ez ordea, espero bezainbesteko aldearekin, bozen % 34,1 eskuratuta. Ipar Euskal Herrian, ostera, ezkerreko koalizioa, Fronte Popularra, gailendu liteke.
EITB Media
Frantzian Marine Lepenen Bilgune Nazionala (RN) litzateke lehen indarra, ez ordea, espero bezainbesteko aldearekin, bozen % 34,1 eskuratuta, IFOP, Ipsos, OpinionWay eta Elabe enpresek egindako inkesten arabera. Ipar Euskal Herrian, aldiz, ezkerreko koalizioa, Fronte Popularra, gailendu liteke.
Ultraeskuinaren atzetik, Ezkerreko Fronte Popularra koalizioa kokatuko litzateke, botoen %29 inguru eskuratuta, Emmanuel Macron presidentearen bloke zentristaren aurretik. Presidentearen alderdiak bozen %20,5-23 lortuko lituzke, inkesten arabera.
Elabek egindako kalkulu batean aurreikusi du RNk eta bere aliatuek Parlamentuko 260-310 eserleku artean lor ditzaketela uztailaren 7an bigarren bozketan, eta Ipsosek 230-280 eserlekuko tartea aurreikusi zuen ultraeskuinarentzat eta bere aliatuentzat.
289 eserleku behar dira gehiengo absolutua lortzeko Asanblea Nazionalean, Frantziako Parlamentuan.