Politika -

Europako Hauteskundeak

PSE-EEk uste du EAEn lortutako emaitzek "goranzko joera" islatzen dutela

Alderdiaren zuzendaritza 16:30ean elkartuko da emaitzen irakurketa eta balorazio ofiziala egiteko, atzoko bozketan EH Bilduren atzetik bigarren geratu ostean.

Ekain Rico PSE-EEren Politika Autonomikoetako eta Politika Publikoetako idazkaria. Argazkia: EITB
Ekain Rico PSE-EEren Politika Autonomikoetako eta Politika Publikoetako idazkaria. Argazkia: EITB
Ekain Rico PSE-EEren Politika Autonomikoetako eta Politika Publikoetako idazkaria. Argazkia: EITB

AGENtziak | EITB MEDiA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekain Rico PSE-EEren Politika Autonomikoetako eta Politika Publikoetako idazkariak esan du igandeko Europako hauteskundeetan EAEn lortutako emaitzek agerian uzten dutela "goranzko joeran" daudela.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, eta zuzendaritzak 16:30etan irakurketa eta balorazio ofiziala egin aurretik, ordezkari sozialistak atzoko bozketaren emaitzak aztertu ditu, EAEn botoen % 25,92 eskuratuta gutxigatik EH Bilduren (% 26,4) atzetik geratu ostean.

Ricoren ustez, emaitzek euskal sozialisten "goranzko joera" islatzen dute, eta azpimarratu du EH Bilduk "oso alde txikiarekin" irabazi duela.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Europako hauteskundeak emaitzak Europako hauteskundeak PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak