Politika -

EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

Atutxa: "Gure hautesleak etxean zergatik geratzen diren aztertu beharko dugu"

EAJko Bizkaiko presidentearen arabera, "garrantzitsuena" Europan EAJren presentzia lortzea zen. Ildo horretatik, EAJk bere helburua lortu duela azpimarratu du.

EAJk bilera exekutiboa egin du arratsaldean. Argazkia: EITB Media
EAJk bilera exekutiboa egin du arratsaldean. Argazkia: EITB Media
EAJk bilera exekutiboa egin du arratsaldean. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxaso Atutxa EAJko Bizkaiko presidenteak esan du bere alderdiak aztertu egin beharko duela zergatik bere hautesleak "etxean geratu diren". Europako hauteskundeetan EAJ hirugarren indarra izan ostean egin ditu adierazpen horiek.

"Ez da boto eskualdaketarik izan beste alderdi politikoetara. Gure boto-emaileak abstenitu egin dira, eta kontuan izan behar da Europako hauteskundeetan parte-hartze txikia izaten dela beti", ziurtatu du Atutxak astelehen honetan, Radio Euskadin egindako elkarrizketan.

Atutxak nabarmendu du EAJ "irabaztera ohituta" dagoela eta, edonola ere, Europako hauteskundeetan "garrantzitsuena" ordezkaritza lortzea zela. Ildo horretatik, EAJk bere helburua lortu duela azpimarratu du, Ohiana Agirregoitiaren ordezkaritzari esker.

Bestetik, Eusko Jaurlaritzari dagokionez, emaitza horiek ez dutela EAJren eta PSEren arteko negoziazioan inolako eraginik izango ziurtatu du Atutxak. Izan ere, oraingoan alderdi sozialistak aurrea hartu dio EAJri eta bigarren indarra izan da Hego Euskal Herrian, baina bi alderdien arteko negoziazioek "erritmo onean" aurrera egiten dutela esan du Atutxak.

EAJko Bizkaiko presidenteak iragarri duenez, bi alderdi politikoen arteko akordioa "aste honetan bertan" lor daiteke, "egun batzuk barru jakinaraziko da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Brusela Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Euskal eurodiputatutak Europako hauteskundeak emaitzak Europako hauteskundeak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Europako Parlamentua