Politika -
Europako hauteskundeak
Europako hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko epea gaur amaituko da
Hautesleek botoa Correoseko edozein bulegotan edo web orrialdean eska dezakete.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ekainaren 9ko Europako hauteskundeetan posta bidezko botoa emateko epea gaur amaituko da. Sistema hau aukeratzen duten hautesleek Correoseko edozein bulegotan edo Internet bidez eska dezakete, www.correos.es web orriaren bidez, NAN ziurtagiri elektronikoarekin edo baliozko ziurtagiri digital batekin.
Correosek ekainaren 5era arteko epea du beharrezkoa den dokumentazio guztia eskatzaileak adierazitako helbidean entregatzeko. Botoa emateko epea ekainaren 6an amaituko da. Correosen edozein bulegotan utzi ahal izango da, ohiko ordutegian.
Aurreko hauteskundeetan bezala, postaria dokumentazioa pertsonalki banatzen saiatuko da, bi aldiz gehienez. Dokumentazioa eskuan ematerik ez badu, eskatzaileak oharra jasoko du dokumentazioa posta-bulegoan jasotzeko. Botoa eskatuta, eskainaren 6a izango da hori emateko azken eguna. Correosen bulegoetan utzi behar da botoa, beharrezko dokumentazioa aurkeztuta.
Eskatzailea adierazitako helbidean ez badago, botoa dagokion posta-bulegoan egongo da.