Politika -

EITB Focus

Herritarren gehiengoak uste du Europak ez duela lidergorik mundu mailan

Gainera, EITB Focus inkestak jasotzen duenez, galdetutakoen % 63,4k uste dute Europa ahultzen ari dela.

Hamarretik zazpik uste du Europaren lidergoa AEBren eta Txinaren lidergoaren azpitik dagoela.
Hamarretik zazpik uste du Europaren lidergoa AEBren eta Txinaren lidergoaren azpitik dagoela.
Hamarretik zazpik uste du Europaren lidergoa AEBren eta Txinaren lidergoaren azpitik dagoela.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamenturako hauteskundeen atarian, EAEko eta Nafarroako herritarren gehiengoaren ustez, Europak ez du lidergorik mundu mailan, galdetutakoen % 68k uste baitute hori. Are gehiago, ahultzen ari dela uste dute.

EITB Focus inkestaren arabera, hamarretik zazpik uste du Europaren lidergoa AEBren eta Txinaren lidergoaren azpitik dagoela. Errusiarekin alderatuz gero, herritarrek zalantza gehiago dituzte. Galdetutakoen % 32,5ek uste dute Europaren lidergoa Errusiarena baino handiagoa dela, eta txikiagoa dela uste dute % 38,7k.

Ia herritarren erdiak ez dira Europar Batasunaren alderdi positiborik edo negatiborik zehazteko gai izan.

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600). Galdeketak apirilaren 5a eta 11 bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Batasun europarra Zer ari da gertatzen Europan? Europako Parlamenturako Hauteskundeak 2024 Alderdi politikoak albisteak Albisteak Gaur Albisteak EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Europarlamentuari buruzko azken albisteak