Politika -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: XIII. Legegintzaldia, apirileko KPI eta Basurtun lapurtutako haurraren auziko epaiketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean.
Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean.
Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- XIII. LegegintzaldiaEusko Legebiltzar berria osatzeko bilkura 10:00etan abiatuko da. Saioari ekiteko Adineko Mahaia eratuko dute, Ganberako adinez nagusienak eta gazteenak osatutakoa. Erakunde horrek gidatuko du bilkura.

- Apirileko KPI: Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) apirileko Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) datu ofiziala emango du.

- Busurtun bahitutako haurraren auzia: Gaur hasiko dira epaitzen 2022ko urrian Basurtuko Ospitaletik haur jaioberri bat lapurtu eta bahitu zuen emakumea. Fiskaltzak  lau urteko espetxe-zigorra eskatzen du, eta akusazio partikularrak, zazpi urtekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra bideoak KPI berriak Eguneko albisteak Albisteak Basurtuko ospitalea albisteak